Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Renee Fourqueten ‘collage’ lanak ikus daitezke Zokoburuko Mendi Zolanen

Ehunka zatitan banatu daiteke mosaiko bat, eta ehunka zatirekin ere collage bat egin. Baina, mosaiko bat sortu al daiteke, horretarako collage teknika baliatuz? Baietz erakutsi nahi du Renee Fourquetek herenegun Mendi Zolan kulturgunean ireki zuen Mila pusketan (En mille morceaux) goiburuko erakusketan. Jaiotzez hendaiarra da Fourquet, nahiz eta urte askoz Parisen irakasle bezala lan egin duen. Frantziako hiriburuan ikasi zuen arteaz dakiena, eta orain, erretreta hartuta, etxera itzuli da, egiten dakiena herrikideei erakustera. Izatez bordatzailea izanik, patchwork teknikatik abiatuta artera jauzi egin zuen Fourquetek, collage-aren eskutik. Bere lanak ez dira batere ortodoxoak, eta berdin sortzen ditu ikusleari ezagunak egiten zaizkion paisaiak, zein berak asmatutakoak, lan figuratiboagoak baztertu gabe. Talentu eta pazientzia handiko artista dela agerian uzten du Mila pusketan bildumak. Bazkideen argazkiak Areto berean Hendaiako Argazki Elkarteko (Photo Club Hendayais) bazkideen irudiak jasotzen dituen mostra eskegi dute, elkartearen 30. urteurrena ospatzeko. Erakusketa interesgarria da, autoreen arteko teknika eta gaien hautaketarako irizpide bereziak islatzen baititu. Kolorezko eta zuri-beltzezko irudiak aurki daitezke. Bi erakusketak asteartetik larunbatera bisita daitezke, 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara. Mendi Zolan kulturgunea Hondartza auzoan dago, Zokoburuko galerietan. Bietara sarrera doan da.

admin
Bidasoa
2011/07/07
Renee Fourquet

Fourqueten koadroak gertutik ikustekoak daude eginak, lan bakoitzaren atzean dagoen lanaz jabe ahal izateko. |asier perez-karkamo|

Ehunka zatitan banatu daiteke mosaiko bat, eta ehunka zatirekin ere collage bat egin. Baina, mosaiko bat sortu al daiteke, horretarako collage teknika baliatuz? Baietz erakutsi nahi du Renee Fourquetek herenegun Mendi Zolan kulturgunean ireki zuen Mila pusketan (En mille morceaux) goiburuko erakusketan.

Jaiotzez hendaiarra da Fourquet, nahiz eta urte askoz Parisen irakasle bezala lan egin duen. Frantziako hiriburuan ikasi zuen arteaz dakiena, eta orain, erretreta hartuta, etxera itzuli da, egiten dakiena herrikideei erakustera. Izatez bordatzailea izanik, patchwork teknikatik abiatuta artera jauzi egin zuen Fourquetek, collage-aren eskutik. Bere lanak ez dira batere ortodoxoak, eta berdin sortzen ditu ikusleari ezagunak egiten zaizkion paisaiak, zein berak asmatutakoak, lan figuratiboagoak baztertu gabe. Talentu eta pazientzia handiko artista dela agerian uzten du Mila pusketan bildumak.

Argazki Elkartea

Argazki erakusketan koloretakoak eta zuri-beltzekoak ikus daitezke. |a.p-k|

Bazkideen argazkiak
Areto berean Hendaiako Argazki Elkarteko (Photo Club Hendayais) bazkideen irudiak jasotzen dituen mostra eskegi dute, elkartearen 30. urteurrena ospatzeko. Erakusketa interesgarria da, autoreen arteko teknika eta gaien hautaketarako irizpide bereziak islatzen baititu. Kolorezko eta zuri-beltzezko irudiak aurki daitezke.

Bi erakusketak asteartetik larunbatera bisita daitezke, 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara. Mendi Zolan kulturgunea Hondartza auzoan dago, Zokoburuko galerietan. Bietara sarrera doan da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.