Organoaren Lagunek jaialdia antolatu dute iganderako San Bixenten
Igandean, Organo Jaialdia izango da San Bixente elizan. Santiago Banda organoan arituko da eta Christophe Huguelek tronpeta joko du. Kontzertua 21:00etan hasiko da. 12 euro balio du sarrera orokorrak, eta 8 euro 18 urtez azpikoentzat. Hori baino lehen,...
Igandean, Organo Jaialdia izango da San Bixente elizan. Santiago Banda organoan arituko da eta Christophe Huguelek tronpeta joko du. Kontzertua 21:00etan hasiko da. 12 euro balio du sarrera orokorrak, eta 8 euro 18 urtez azpikoentzat. Hori baino lehen, 18:00etan, organoa ezagutzeko bisita birtuala izango da. François Uysek komentatuko du. Ez da ezer ordaindu beharrik.

