Kamioi gidari bat zauritu da Irunen, garraio gune batean izan den sutean
Bart goizaldean kamiolari bat zauritu da Irungo Zaisa garraio gunean izan den sutean. Oraindik argitu gabe dago nola hasi den sua, baina lau kamioi kiskali dira. 02:30ean hasi da sutea, lastoa zuen kamioi batean, eta hortik ondokoetara zabaldu da. Kam...
Bart goizaldean kamiolari bat zauritu da Irungo Zaisa garraio gunean izan den sutean. Oraindik argitu gabe dago nola hasi den sua, baina lau kamioi kiskali dira. 02:30ean hasi da sutea, lastoa zuen kamioi batean, eta hortik ondokoetara zabaldu da. Kamioilariak 39 urte ditu eta Bidasoako Ospitalera eraman dute.

