9. urteurrena ospatuko du Zugana Kanttu ostatuak asteburuan
Kanttu ostatuaren 9. urteurrena ospatzen ari dira, eta debaldeko kontzertuak antolatu dituzte asteburuan. Ostiralean DJ Alexander arituko da, 23:00etatik aurrera. Larunbatean, Arramazka taldeak joko du, 23:00etan hasita. Igandean, berriz, bertso bazkar...
Kanttu ostatuaren 9. urteurrena ospatzen ari dira, eta debaldeko kontzertuak antolatu dituzte asteburuan. Ostiralean DJ Alexander arituko da, 23:00etatik aurrera. Larunbatean, Arramazka taldeak joko du, 23:00etan hasita. Igandean, berriz, bertso bazkaria eginen dute.
Sustrai Colina eta Fredi Paia bertsolariek girotuko dute bazkaria. Menua: entsalada mista, ahate konfita barazkiekin, izozkia eta kafea (15 euro).

