2010/11/10

Zine Txiroaren baitan, amiantoaren gaia jorratuko dute

Hilabetero moduan, Mikelazulo Kultur Elkarteak filma eskainiko du bere egoitzan. Oraingoan, herrian gertatutako eta herritar batek filmatutako pelikula bat emango dute Zine Txiroa ekimenaren baitan: Juan Miguel Gutierrezen Plaza de la Música, historia...

admin

Portuak itxita jarraitzen du

Denboralearen eraginez portuak itxita jarraitzen du, Portuko Agintaritzako iturriek jakinarazi berri dutenez. Olatuak handiegiak dira oraindik bokalearen kanpoaldean eta horrek ezinezkoa egiten du praktikoen lana. Honenbestez bost merkantzia ontzi daud...

admin

Arantzazura irteera antolatu du Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteak

Hilaren 17an egingo dute irteera, datorren asteazkenean; igande honetara arte eman daiteke izena

admin

Errenteriako Udalak Marokoko Armadak egindako erasoa salatu du

Pasa den asteartean Marokoko Armadak Aaiungo (Mendebaldeko Sahara) Gdeim Izik kanpalekua erasotu zuen. Besteak beste, eraso hori salatzeko, Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak agiria kaleratu du. Lehenik eta behin, Aaiungo  Gdeim Izik kanpal...

admin

Olentzeroren Laguntzaileek bigarren bilera egingo dute etzidamu arratsaldean

Olentzeroren Laguntzaileak taldeak bigarren bilera antolatu du Olentzeroren etorrera prestatzeko. Etzidamu (larunbatean) egingo dute, 17:00etan Manuel Lekuona Bibliotekan. Bilera irekia da, parte hartu nahi duen guztiarentzat: proposamenak eginez, edo ...

admin

Xorrola erabiltzeko txartelak oparituko ditu Iturri elkarteak

Kanpaina berria jarriko du martxan Iturrik, Oiartzungo dendarien elkarteak datorren astean. Hala, Iturriko bazkide diren komertzioetan erosketak egiten dituztenei Xorrola erabiltzeko txartelak oparituko dizkiete. Udalarekin sinatuta duten hitzarmenari...

admin

Martin Beramendi: galderak eta ondorioak (Karmele Rezola)

Hainbat artikulu irakurri ditut prentsan Martin Beramendik (Oiartzungo alkate izan zen 2003-2007 legegintzaldian, eta egun Hamaikabaten presidentea da Gipuzkoan) egindako ustezko lege hausteei eta irregulartasunei buruz. Hainbat ondorio atera ditut, baina era berean, hainbat duda edo galdera ditut. Hona hemen ondorioak: Bai, dirua desbideratu zuen Txarako parkean (Mendibilen). Batzuen arabera, 800.000 euro, eta besteen arabera, 454.000. Baina kontua ez da zenbat diru desbideratu zuen. Kontua da, jakin dugula Beramendik gehiegikeriaz jokatu zuela eta bere funtzioen muga gainditu zuela. Bere eskumenetatik kanpo zeuden erabakiak hartu zituen. Bere funtzioetatik haratago joan bazen, delitu zantzuak dauden ikusi beharko da, eta baldin badaude, izan daitezela auzitegiak azken erabakia hartuko dutenak. Egoera argitzeko hala izatea proposatu nahi dut. Bai, luxuzko jatetxeetan jan zuen eta Udaleko diru kutxatik ordaindu zituen otorduak. Gipuzkoako Hamaikabaten presidenteak gardentasuna eta argitasuna eskatzen du Udaleko kudeaketan. Ondo legoke predikatzen edo eskatzen duena betetzea. Jakinaraz dezala zeinekin eta zertara egin zituen otordu horiek. Orduan jakingo genuke dirua bidegabe erabili duen. Bai, Udalaren dokumentuak eta materialak eraman zituen. Batzuek diote originalak zirela eta ez zegoela kopiari udaletxean. Beste batzuek diote kopiak zirela. Originalak badira, dokumentu publikoak lapurtu eta gorde zituen. Honen aurrean, hainbat galdera etorri zaizkit burura: Zergatik eraman zituen Beramendi jaunak dokumentu [...]

admin

Aholku Kontseiluak Donostialdeko Lurralde Plan Partziala aztertuko du gaur

Oiartzungo Aholku Kontseiluak Donostialdeko Lurralde Plan Partziala (PTP) aztertuko du gaurko saioan. Donostialdeko PTPan egin dituzten proposamenek zuzenean eragiten diote Oiartzungo ordenamenduari. Herritarren artean kezka sortu du proiektuak eta Uda...

admin

Erraztasunak edukiko dituzte ekintzaileek

Oarsoaldeko Garapenerako Agentzia eta Gipuzkoako Merkataritza Ganbera akordio batera iritsi dira pertsona ekintzaileei laguntza zerbitzu berria emateko. Enpresa sortu aurretik, Ogasunera, Erregistrora, Gizarte Segurantzara edota notarioetara joan behar...

admin

Truk txapelketa hasiko dute Esku Garbian

Esku Garbia Altzibar auzoko elkartean etzidamu (larunbatean) hasiko dute ikasturte honetako truk txapelketa. 16:30ean jarri dute hitzordua. Aurrerantzean, larunbatero jokatuko dituzte truk partidak, ordu berean. Sariak izango dira larunbatero irabazlee...

admin

Sahararen alde, Donostiara joateko deia

Herriko El Watan elkarteak herritarrei deia egin die bihar Donostian Sahararen alde egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko. 19:30ean jarri dute hitzordua. Jakinarazi dutenez, jende nahikoa biltzen bada, elkarretaratzearen ondoren manifestazioa eg...

admin

24 fotogramen topaketa

Segundo bakoitzean hogeita lau fotograma erakusten ditu zinemak, eta Ikuskak milaka fotograma eta beste hainbeste segundo prest ditu dagoeneko. Larunbatean Trintxer Kulturalak eta Pasaiako Udalak antolatzen duten XII. Film Laburren Erakustaldia inauguratuko dute, eta astebetez munduko hainbat bazterretako 42 lan ikusi ahal izango dira.

admin

Bertso Lizun Gaua egingo dute hilaren 20an Kataxulo Gaztetxian

Bertso afaria da eta sarrerak salgai daude; ikasleek zortzi euro ordaindu behar dituzte, langileek hamabi

admin

Memoriaren Eguna egiten ari dira

Eusko Jaurlaritzaren deialdiari erantzunez, Memoriaren Eguna egiten ari dira Errenteria-Oreretan. Eguerdian, euritakoa eskuan, Fanderiako biktimen aldeko oroitarrian lore eskaintza egin dute hainbat lagunek. Tartean, Juan Carlos Merino alkatea,  Jose ...

admin

EA: “Portuko Administrazio Kontseiluan Pasaiaren ahotsa entzun dadin oztopatzen ari dira”

Maider Ziganda alkateak Portuko Administrazio Kontseiluan ez parte-hartzea. Horixe da, EAren iritziz, Pasaiako PSE–EEren , EAJren, eta PPren zinegotzien helburua. Gogor gaitzetsi du EAk lehengo larunbateko plenoan jazotakoa, eta “Pasaiaren ...

admin

Euskararen Nazioarteko Egunean, Oarsoarrak sariak banatuko dituzte

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izango da, eta egun horren harira, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Oarsoarrak Euskara Sariak banatuko ditu lehenengo aldiz aurten. Ekitaldia, San Marko Gotorlekuan izango da, egun horretan bertan. Hala eta guzt...

admin
Gehiago