Xorrola erabiltzeko txartelak oparituko ditu Iturri elkarteak
Kanpaina berria jarriko du martxan Iturrik, Oiartzungo dendarien elkarteak datorren astean. Hala, Iturriko bazkide diren komertzioetan erosketak egiten dituztenei Xorrola erabiltzeko txartelak oparituko dizkiete. Udalarekin sinatuta duten hitzarmenari...
Kanpaina berria jarriko du martxan Iturrik, Oiartzungo dendarien elkarteak datorren astean. Hala, Iturriko bazkide diren komertzioetan erosketak egiten dituztenei Xorrola erabiltzeko txartelak oparituko dizkiete.
Udalarekin sinatuta duten hitzarmenari eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzei esker jarriko dute martxan kanpaina berria. Helburua herriko merkataritza sustatzea da, eta komertzio txikiei bultzada ematea. Iturritik nabarmendu dutenez, «komertzio txikiak handiak baino iraunkorragoak dira».
Kanpaina berarekin, mugikortasun iraunkorra ere bultzatu nahi dute merkatariek. Hala, erosketak egitera oinez edo Xorrolan joatera animatu dituzte herritarrak. Eta, noski, erosketak herriko komertzioetan egin ditzatela eskatu. Hala, bi helburuak elkartu eta horregatik oparituko dizkiete Xorrola erabiltzeko txartelak bezeroei, datorren astetik aurrera.
30 bazkide
Egun, Iturri dendarien elkartea 30 bazkidek osatzen dute, 30 komertzioek alegia. Eta elkartea sortu zutenetik, urtean zehar komertzio txikiei bultzada emateko hainbat kanpaina egiten ahalegintzen dira.
Herritarrak etxean erostera animatu dituzten bezala, herriko gainontzeko komertzioak animatu dituzte Iturriko kideek euren elkartean sartzera.