Truk txapelketa hasiko dute Esku Garbian

Esku Garbia Altzibar auzoko elkartean etzidamu (larunbatean) hasiko dute ikasturte honetako truk txapelketa. 16:30ean jarri dute hitzordua. Aurrerantzean, larunbatero jokatuko dituzte truk partidak, ordu berean. Sariak izango dira larunbatero irabazlee...

Esku Garbia Altzibar auzoko elkartean etzidamu (larunbatean) hasiko dute ikasturte honetako truk txapelketa. 16:30ean jarri dute hitzordua. Aurrerantzean, larunbatero jokatuko dituzte truk partidak, ordu berean. Sariak izango dira larunbatero irabazleentzako eta baita errepeska ere.

Ondoren, ikasturtea bukatzean, puntu gehien batu dituztenek ere sariak jasoko dituzte. Karta jokoan aritzea gustuko dutenei agertzeko deia egin diete Esku Garbia elkarteko kideek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.