Zine Txiroaren baitan, amiantoaren gaia jorratuko dute
Hilabetero moduan, Mikelazulo Kultur Elkarteak filma eskainiko du bere egoitzan. Oraingoan, herrian gertatutako eta herritar batek filmatutako pelikula bat emango dute Zine Txiroa ekimenaren baitan: Juan Miguel Gutierrezen Plaza de la Música, historia...
Hilabetero moduan, Mikelazulo Kultur Elkarteak filma eskainiko du bere egoitzan. Oraingoan, herrian gertatutako eta herritar batek filmatutako pelikula bat emango dute Zine Txiroa ekimenaren baitan: Juan Miguel Gutierrezen Plaza de la Música, historias del amianto. 19:30ean hasiko da emanaldia, eta amaitu bezain laster, zuzendariarekin solasean aritzeko aukera izango da.
Amiantoa jorratuko du filmak, eta Gutierrezen esperientzia pertsonala izango da haren abiapuntua: “Duela gutxi halabeharrez jakin nuen ama amianto hautsa arnasteagatik hil zela. Hautsa egiten zuen lantegia bizi ginen etxetik hurbil zegoen. Aurkikuntza kolpe handia izan zen niretzat, eta ondorioz, nire bihotzak, barru-barrutik, Indiako hondartzetara bidaia egitera bultzatu ninduen; hor desegiten dituzte egun barruan duten amiantoren beldurragatik Europan inork desegin nahi ez dituen ontziak”, laburbildu du bere lana zuzendariak.
Egungo Musika Plazan dagoen Paisa lantegitik botatzen zituzten amianto hautsak, eta lantegi hori zen etxearen alboan zutena Gutierrezek eta bere familiak. Hortik dator, hain zuzen, dokumentalaren izena.