Arantzazura irteera antolatu du Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteak

Hilaren 17an egingo dute irteera, datorren asteazkenean; igande honetara arte eman daiteke izena

Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteko kideek Arantzazura irteera antolatu dute hilaren 17rako (datorren asteazkenerako).

Egun horretan, goizean aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik, 09:00etan. Arantzazun bertan egingo dute hamaiketakoa eta ondoren Arantzazuko santutegiko mezara joango dira.

Gero, Aginaga herrira joango dira eta han bazkalduko dute, sagardotegian.
Irteeran parte hartzeko, Gazte Izanak-eko bazkideek 28 euro ordaindu behar dituzte, bazkide babesleek 29 eta gainontzeko erretiratuek 30.

Izena igandera arte (hilaren 13ra arte) eman daiteke Gazte Izanak elkartearen egoitzan,  goizez, 11:00etatik 12:30era.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.