Bertso Lizun Gaua egingo dute hilaren 20an Kataxulo Gaztetxian

Bertso afaria da eta sarrerak salgai daude; ikasleek zortzi euro ordaindu behar dituzte, langileek hamabi

Kataxulo Gaztetxian Bertso Lizun Gaua ospatuko dute hilaren 20an (datorren larunbatean). Bertso afaria izango dela zehaztu dute gaztetxeko kideek.

Sarrerak dagoeneko eros daitezke honako tabernetan: Makutxo, Sorgin, Laia eta Amazkar.

Ikasleek zortzi eurotan eros dezakete sarrera eta langileek, berriz, hamabi eurotan.
Herenegun jarri zituzten sarrerak salgai eta hilaren 18a (datorren osteguna) izango da horiek erosteko azken eguna. Kataxuloko kideek herritarrak animatu dituzte Bertso Lizun Gauan parte hartzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.