Erraztasunak edukiko dituzte ekintzaileek
Oarsoaldeko Garapenerako Agentzia eta Gipuzkoako Merkataritza Ganbera akordio batera iritsi dira pertsona ekintzaileei laguntza zerbitzu berria emateko. Enpresa sortu aurretik, Ogasunera, Erregistrora, Gizarte Segurantzara edota notarioetara joan behar...
Oarsoaldeko Garapenerako Agentzia eta Gipuzkoako Merkataritza Ganbera akordio batera iritsi dira pertsona ekintzaileei laguntza zerbitzu berria emateko. Enpresa sortu aurretik, Ogasunera, Erregistrora, Gizarte Segurantzara edota notarioetara joan behar izaten da, eta laguntza zerbitzu berriari esker, joan-etorri horiek saihestuko dira. Zehazki, zerga eta merkataritza tramiteak bateratu dituzte, eta leihatila bakarra sortu tramite horiek egiteko. Hori, garapen agentziako bulegoetan kokatuko da.
Zerbitzu hori agentziarekin lanean dabiltzan ekintzaileek erabil dezakete. Horrez gain, bideragarritasun plana eta negozio propioa irekitzeko erabaki irmoa eduki behar dute.
Ander Poza Oarsoaldeko Garapen Agentziako presidenteak nabarmendu duenez, “etengabeko hobekuntza” ari dira. Ildo horretatik, leihatila bakarra gainerako laguntzei batzen zaiela gogorarazi du. Hala nola, bideragarritasun plana egitea, finantzazio hitzarmenak, prestakuntza eta azpiegiturak dira horiek.