Euskararen Nazioarteko Egunean, Oarsoarrak sariak banatuko dituzte
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izango da, eta egun horren harira, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Oarsoarrak Euskara Sariak banatuko ditu lehenengo aldiz aurten. Ekitaldia, San Marko Gotorlekuan izango da, egun horretan bertan. Hala eta guzt...
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izango da, eta egun horren harira, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Oarsoarrak Euskara Sariak banatuko ditu lehenengo aldiz aurten. Ekitaldia, San Marko Gotorlekuan izango da, egun horretan bertan.
Hala eta guztiz ere, ez dute aurreratu nortzuk izango diren saridunak. Horien izenak ekitaldian egunean bertan ezagutaraziko dira. Jakinarazi dute, ordea, zenbat saritu izango diren: bi. Alde batetik, Oarsoarrak Euskararen Saria 2010 emango diote irabazleetako bati, eta bestetik, ohorezko aipamena egingo diote eskualdeko agente bati “euskararen alorrean egindako bere ekarpenarengatik”.
Euskara batzordetik azaldu dutenez, «ekitaldi berezia» prestatuko dute, eta jende ugari biltzea izango da euren asmoa: Oarsoaldeko lau herrietako korporazioak, eskualdeko komunikabideak, eragileak (ikastetxeak, teknikariak, euskaltegiak…).
Antolatzaileek gaineratu dutenez, urtero egiteko asmoa dute.