Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

24 fotogramen topaketa

Bidasoa
Orokorra

Segundo bakoitzean hogeita lau fotograma erakusten ditu zinemak, eta Ikuskak milaka fotograma eta beste hainbeste segundo prest ditu dagoeneko. Larunbatean Trintxer Kulturalak eta Pasaiako Udalak antolatzen duten XII. Film Laburren Erakustaldia inauguratuko dute, eta astebetez munduko hainbat bazterretako 42 lan ikusi ahal izango dira.

2010/11/10
admin

Segundo bakoitzean hogeita lau fotograma erakusten ditu zinemak, eta Ikuskak milaka fotograma eta beste hainbeste segundo prest ditu dagoeneko. Larunbatean Trintxer Kulturalak eta Pasaiako Udalak antolatzen duten XII. Film Laburren Erakustaldia inauguratuko dute, eta astebetez munduko hainbat bazterretako 42 lan ikusi ahal izango dira.

Emea eta anitza lehiaketaz kanpo dagoen atalarekin emango zaio irteteko seinalea erakustaldiari. Emakumearen munduarekin zerikusia duten zazpi lan ikusteko aukera izango dute ikus-entzuleek, eta ondoren, Bekoz Beko elkartearen lankidetzarekin sariak banatuko dituzte. Baina ez da lehen egunean emango duten sail bakarra izango; izan ere, umorezko filmak biltzen dituen Gau guasa saileko bederatzi film labur proiektatuko dituzte.

‘Oceanos’
Aurten lehen aldiz Pasaiako ikastetxeei zuzendutako proiekzioa emango dute erakustaldian. “Orain arte zintzilik genuen ikasgaia da eta Ikuskak etorkizuneko ikus-entzuleei ateak ireki nahi dizkie”, adierazi dute antolatzaileek. Horrela, Karmengo Ama, Pasaia-Lezo Lizeoa eta La Anunciata ikastetxeetako ikasleek Oceanos dokumentala ikusteko aukera izango dute.
Dokumental horrekin gaztetxoak ur handietan murgilduko dira eta bertan bizi diren altxorrak ezagutuko dituzte. Filmak 50 milioi euroko aurrekontua izan du, zinearen historiako dokumentalik garestiena. Teknika berrienak erabili dituzte grabatzeko, kamera bereziak eta euskarri hidrodinamikoak, besteak beste.

Igandean Bicicleta, Cullera, Poma (Bizikleta, Goilara, Sagarra) dokumentala proiektatuko dute. Pasqual Maragall Kataluniako Gobernuko presidente ohiaren eta bere familiaren esperientzia kontatzen du alzheimerraren kontra.
Film guztiak Trintxerpeko alkaterordetzan proiektatuko dituzte, musutruk.

Filmeen egunak, ordutegiak eta informazio gehiago www.ikuska.net atarian aurki daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Bidasoari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Bidasoko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Bidasoak eta bidasoarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.