Aholku Kontseiluak Donostialdeko Lurralde Plan Partziala aztertuko du gaur
Oiartzungo Aholku Kontseiluak Donostialdeko Lurralde Plan Partziala (PTP) aztertuko du gaurko saioan. Donostialdeko PTPan egin dituzten proposamenek zuzenean eragiten diote Oiartzungo ordenamenduari. Herritarren artean kezka sortu du proiektuak eta Uda...
Oiartzungo Aholku Kontseiluak Donostialdeko Lurralde Plan Partziala (PTP) aztertuko du gaurko saioan. Donostialdeko PTPan egin dituzten proposamenek zuzenean eragiten diote Oiartzungo ordenamenduari. Herritarren artean kezka sortu du proiektuak eta Udalak ere kezkak ditu proposatzen diren proiektuek herriaren izaera aldatu dezaketelako.
Gaur, herriko elkarteek eta norbanakoek osatzen duten Aholku Kontseiluan gaia aztertuko dute, eta PTPari buruz informatuko dute. Ohi bezala, Aholku Kontseiluaren batzarra irekia izango da, 19:00etan udaletxean.