Albisteak

Euskara kontzientzia lantzeko proiektua

Udalerriko hiru eskolek, Hondarribiko Udalak eta Emunek elkarlanean duten proiektuari segida emateko hiru urteko kontratua sinatu berri dute, eta luzagarria izango da.

Hirugarrenez piztu da Olinpiaden sugarra

Taldeen aurkezpena eta Euskara proba egin zuten larunbatean. Hondarribiko Portua auzoa kolorez bete zuten gazteek.

Indarkeria matxista

Elkarretaratzea deitu du Emekik, Pasaiako erailketa dela-eta

Larunbatean 53 urteko gizon batek haren bikotekide ohia erail zuen Pasai Antxon. Martxoak 8 plazan izango da elkarretaratzea, 18:00etan.

indarkeria matxista

Pasaiako hilketa matxista salatzeko kalera irtengo dira Irunen

M8 Asanblada Feministak gaur elkarretaratzera dei egin du. San Juan plazan da deialdia, 19:30ean.

Haweia Dabke dantza talde palestinarra, Itsas Etxean

Hondarribiko Udalaren eta Etxara Hondarribia elkartearen lankidetzari esker egin zuten geldialdia atzo Itsas Etxean.

Olibondoa landatu dute Palestinari elkartasuna adierazteko

Etxara Elkarteak olibondo bat landatu du Kasino Zaharreko lurretan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko asmoz.

Prezio publikoak arautzen dituen ordenantza orokorra onartzeko proposamena onartu dute

Atzo arratsadeko osoko bilkuran onartu zen proposamena, Abotsanitzen, EAJren eta EH Bilduren aldeko bozkarekin. PSE-EE abstenitu egin zen.

trenbide eremua

Euskotrenen eta Renferen geltokiek bat egitea onartu dute

2032 urterako lanak bukatuta eta geltoki berria martxan egotea aurreikusi dute. Gaurko udalbatzan aho batez onartu dute protokoloa eta alkateak "mugarritzat" jo du gaurko onespena.

Itsas Etxea Auditoriuma arnasgune bilakatu dute

11:00etatik 13:00ak arte iraun du 2024ko Bidasoko Mintzodromoak. Euskaran trebatzeko egitasmoa izateaz gain, eskualdeko bizilagunen harremanak sustatzeko helburua du ere.

Emakumeen Etxea Dunboara gerturatuko da

Emakumeen Etxea aurkeztea da helburua, baita haren gaineko zalantzak argitzea ere. Ana Egiazabalek clown bakarrizketa eskainiko du.

Gutxieneko taxi zerbitzuak, bihar Irunen

Lan etenaldia egingo dute taxi gidariek bihar (hilak 29), 11:00etatik 14:00etara.

Asfaltatze kanpaina berri bati ekin diote

Aurrekontua 299.999,999 eurokoa da eta hiru hilabetetan burutu behar dituzte lanak.

Alaine Agerralde, Euskadiko txapeldun eta Gipuzkoako errekorraren jabe

Pista estaliko Euskadiko Txapelketa absolutua eta autonomia erkidegoen arteko Espainiako Kros Txapelketak jokatu dira asteburu honetan. BATeko atletek emaitza bikainak eskuratu dituzte.

Oiasso Museoa

Oiasso Museoa, herritarrengandik hurbil

Oiasso Museoak OIASSOKO FOROA MMXXIV Proiektuaren baitan hainbat ekimen burutu ditu 2024.urtean zehar, Euskal Herriko ondare arkeologikoa modu hurbil batean dibulgatzeko asmoz.

Asteburuan hitzordu bikoitza errugbian

Biok Txingudik Euskadiko Txapeldunaren bisita jasoko du asteburu honetan Plaiaundin eta 16 urte azpiko errugbilariek Lasarte-Orian jokatuko dute.

Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketara doa Santiagotarrak

Etxean izango da, Bidasoan ibaian eta Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu du. Guztira, Irungo klubeko 83 arraunlari uretaratuko dira.

Santiago bisitatuko du Cristina Labordak

Hilaren 29an gerturatuko da Alkatea auzoetan programaren barruan. Bestalde, Arbesko konpromisoak zeintzuk diren errepasatu du.

Inauterietako kartel irabazlea Silvia Gonzalez Diezena da

'Arte en Carnaval' izena du afixak eta sari nagusia poltsikoratu du. Accesita, berriz, Unai Busqueten 'Puntu kardinalak' lanarentzat izan da.

Gehiago