Emakumeen Etxea Dunboara gerturatuko da
Emakumeen Etxea aurkeztea da helburua, baita haren gaineko zalantzak argitzea ere. Ana Egiazabalek clown bakarrizketa eskainiko du.

Emakumeen Etxea Irungo Auzoetan programari eutsiko diote berriro Emakumeen Etxea elkarteak eta Irungo Udala. Dunboako auzo elkartera gerturatuko dira hilaren 31n, 18:30ean, eta Ana Egiazabalek clown bakarrizketa bat eskainiko du.
Nuria Alzaga Berdintasun ordezkariak adierazi du “oso pozik” daudela aurten ere programazio honi ekiteagatik. “Irungo Emakumeen Etxea oso aktibo garrantzitsua da, eta funtsezkoa zaigu hiri osoan ezagutarazten
Ekitaldi honekin Emakumeen Etxea zer den aurkeztu nahi dute, auzoetara gerturatuz. Izan ere, bakarrizketa saioaren ondoren, Emakumeen Etxeari buruz galderak egiteko aukera egongo da eta hobetzeko proposamenak egin ahalko dira ere. Proposamenak, herritarrentzako espazio ezagunagoa, irisgarriagoa eta erakargarriagoa baliatuko dituzte.
Jarduera euskaraz eta gaztelaniaz egingo da eta sarrera librea izango da, toki guztiak bete arte. Hurrengo auzoa Katea izango da, apirilaren 11n. Behobiara, berriz, maiatzaren 9an gerturatuko dira, eta Erdiguneko auzo elkartera, irailaren 19an.