Gutxieneko taxi zerbitzuak, bihar Irunen
Lan etenaldia egingo dute taxi gidariek bihar (hilak 29), 11:00etatik 14:00etara.

Espainiako Estatu mailako deialdiari jarraiki, Irungo taxi gidariek lan etenaldia egingo dute bihar (hilak 29), 11:00etatik 14:00etara. Gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte ordu horietan eta soilik ospitalera edo anbulatorioetara bidaiak egingo dituzte. Halaber, mutualitateak beteko dituzte, eta desgaitasun edo mugikortasun murritzeko pertsonen eskaerei erantzungo diote.