Oiasso Museoa, herritarrengandik hurbil
Oiasso Museoak OIASSOKO FOROA MMXXIV Proiektuaren baitan hainbat ekimen burutu ditu 2024.urtean zehar, Euskal Herriko ondare arkeologikoa modu hurbil batean dibulgatzeko asmoz.

Oiasso Museoak, OIASSOKO FOROA MMXXIV Proiektuaren bidez arkeologia eta historiaren dibulgazioa izan du helburu. Herritarrengana, haur zein heldu, gaiok modu arin eta atseginean iristaraztea da asmoa. Horretarako, hainbat ekimen burutu dituzte 2024. urtean zehar, Kutxa Fundazioaren babesarekin.
Hala nola: Oiasso hiriko aztarna erromatarrei lotutako zenbait piezen digitalizazioa,batez ere Higerreko Brontze Erromatarren multzoa; “Podcast Oiasso: indusketa guztien gainetik”, Aizpea Goenaga eta Leire Lizartzateguiren zuzendaritzapean eta Antxeta Irratiarekin lankidetzan; eta azkena, “ZER NOLA NORK” proiektua, haur eta gazteak adituei galderak egitera bultzatzen dituzten forua. Familiarekin edo ikastetxearekin museora bisitan doazen haur zein gazteek galdera kurioso mordoa egiten dituzte, eta haiei leku bat eman eta behar bezala erantzuteko sortua da ekimena. Adituek bideo labur baten bidez argituko dituzte txikienen jakin-minak. Izan ere, ikasteko modu onena galderak egitea da.