Asfaltatze kanpaina berri bati ekin diote
Aurrekontua 299.999,999 eurokoa da eta hiru hilabetetan burutu behar dituzte lanak.

Asfaltatze kanpaina berri baten aurkezpena egin du udalak eta atzo ekin zioten lan horiei. Aurrekontua 299.999,999 eurokoa da eta Excavaciones y Transportes Orsa SL enpresari esleitu dizkiote lanak, hiru hilabetetan burutzeko.
Lan hauekin ibilgailuen eguneroko joan etorriak gehien eragindako lekuak konponduko dituzte. Asfaltatze lanekin bukatzean, pintatu egingo dute. Honako kale zati hauetan egingo dituzte jarduketak:
- Nafarroa hiribidea (Dunboako ubidearen eta Eliza karrikaren arteko zirkulazioaren bi noranzkoak).
- Pikoketa karrika.
- Aldapeta karrika (Karrika Nagusiaren eta Joaquin Gamon kalearen arteko zatia).
- Francisco de Gainza karrika (Kolon pasealekuaren eta Beraketa karrikaren arteko zatia).
- Araba kalea.
- Iparragirre kalea (Harrobieta kalearen eta Bienabe Artia kalearen arteko zatia).