Artalekuko hiru squash pistak berritzen ari dira
Otsailaren 2an bukatuko dituzte lanak eta 72 ordutara egongo dira erabilgarri.

Irungo Udalak jakinarazi du Artaleku kiroldegiko hiru squash pistak berritzen hasi direla. Era horretan, Kirol arloak hartutako konpromisoa betetzen ari direla baieztatu dute. Lanekin igandean (otsailak 2) bukatzea aurreikusi dute. Obrak bukatu eta 72 ordutara egongo dira erabilgarri pistak.