Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketara doa Santiagotarrak
Etxean izango da, Bidasoan ibaian eta Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu du. Guztira, Irungo klubeko 83 arraunlari uretaratuko dira.

Igande honetan (hilak 26) Santiagotarrak klubeko aulki mugikorreko arraunlariek Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketan parte hartuko dute. Bidasoa ibaian izango da, Hondarribiko Arraun Elkarteak antolatuta eta 12:30ean ekingo diote.
Jaitsiera izango da eta erlojuaren kontra arituko dira. Kimuek 4.000 metro egingo dituzte eta hauen irteera Behobia eta Pausu arteko zubia izango da eta bukaera Hondarribian dagoen aireportua. Aldiz, seniorrak eta gazteak Punttaketik irtengo dira ordu berean, eta aireportuan bukatuko dute ere. Guztira 6.000 metroko ibilbidea osatu beharko dute.
Euskal talde guztien parte hartzea espero dutela aurreikusi du Santiagotarrak klubak. Orotara 550 kirolari uretaratuko dira Bidasoan, 150 ontzi baino gehiagotan. Santiagotarraken 83 kirolari arituko dira, hain zuzen, 31 ontzirekin.