Infogramak ikusgai izango dira webgunean, Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietako datuak erakutsiz.


Hilaren 20an helduko da Mater ontzia Hondarribira, eta hiru egunez itsas hondakinak arrantzatzeko nabigazioak, proiekzioak, eta itsasoa eta bizia zaintzeko aldarrikapenak egingo dituzte.

Maiatzaren 28tik 31ra 2.500 parte hartzaile baino gehiago bertaratuko dira Irunen egingo den oztopo lasterketara.

Madalen Arte Garaikiderako gunean zabalduko da 'Eraman zurekin Hondarribiko artea' erakusketa, hilaren 4tik abuztuaren 29ra.

Udako turismo kanpaina aurkeztu dute eta iruditeriaren arduraduna Miriam Moreno artista irundarra izan da.

Kofradia-Itsas Etxea eta Done Pedro Itsas-Gizonen Kofradiaren ekimenez sortutako programa da Izan Arrantzale. Aurtengo udan udalekuetarako egokitu dute.

Baserritar Egunez jantzi da gaur Urdanibia plaza eta herri kirolez, azokatxo batez edota behi ederrenaren txapelketaz gozatu dute bertaratutakoek.

HAPOren behin-behineko onarpeneko dokumentua nola gelditu den azaltzea izango da udalaren helburu nagusia. Bilerak hilaren 9an eta 10ean egingo dira.

Argazkiez gain, bideo bidez ere jaso du HITZAk gaurko alarde parekidearen desfilea.

Labordak berriro ere hitzez hitz adierazpen berdinak egin eta alardea bizitzeko bi modu daudela azaldu du. Emakundek prozesu bat abiatzea eskatu dio udalari, udal alarde publikoa antola dezaten.

Arrankadaren ondoren San Juan plazara iritsi dira konpainiak. Han, iaz bezala, alderdi politiko guztien eta eragile askoren harrera jaso dute.

Aste honetan zazpigarren atala kaleratu dute, eta datorren astekoa azkena izango da. Eli eta Joëlle dira zazpigarren atal honetako protagonistak.

Wolfgang Amadeus Mozart konpositorea "gogoratu eta jendeari hurbiltzeko" saioa izango da hilaren 27koa. 19:00etan izango da.

Datozen sei asteetan askotariko hitzorduen topaleku izango da Ficoba. Kongresuak, azokak, azterketak... egingo dituzte bertan.

CBA izan du gai nagusi azken aldizkariak. 20.000 ale banatuko ditu udalak etxeetan, eta interneten ere irakurgai dago.

11-17 urte bitarteko nerabeei eta 18-29 urte bitarteko gazteei zuzenduriko tailerrak eskaini dituzte. Urtero bezala, Mikel Sarriegi antzezle eta antzerki zuzendari hondarribiarrak gidatuko ditu saioak.

Igandean (hilak 28) izango da Sagar Eguna, eta 11:30ean emango diote hasiera egunari. Zizarra dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Datorren urteko arte guneko erakusketa egitaraurako komisarioa hautatzeko deialdia zabaldu du udalak, eta abenduaren 1era arte aurkeztu daitezke hautagaitzak.

Hika aritu nahi baina ez dakitenei zuzendutako ikastaroa da 'hikastaroa'. Astearte eta ostegunetan egiten dituzte saioak, 18:00-19:30 artean.

Hilaren 7a eta 8a "normaltasun handiz" igaro zirela iritzita, aurtengo jaietako baloraziorik ez egitea erabaki zuten PSE-EE alderdian. Udal gobernu taldeak zein Abotsanitzek egindako adierazpenak ikusita, ordea, horiei erantzuteko beharra sentitu dute.

Ostegunean (hilak 25) emango dute dokumentala, 19:30ean. Nicolan Guerendiain elkarteak antolatu du hitzordua.