Behiak izan dira gaurko Irungo izarrak
Baserritar Egunez jantzi da gaur Urdanibia plaza eta herri kirolez, azokatxo batez edota behi ederrenaren txapelketaz gozatu dute bertaratutakoek.

Goiz goizetik arratsalderainoko ospakizuna da gaurkoa Urdanibia plazan, Baserritaer Egun handia baita gaur Irunen. San Pedro eta San Martzial jaiak bukatuko dira eta festa giroa ez da itzali. Hilabeteren ondoren txibilito soinuak isildu dira eta baserri usainak hartu du lekukoa.
Jendetza bildu da goizean enparantzaren bueltan eta denetarik egon da: herri kirolak, azokatxo bat, behi ederrenaren lehiaketa eta punta puntako bertsolariak (Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze eta Angel Mari Peñagarikano).
Arratsaldean ere egongo da zer ikusi. Egitaraua, honako loturan.




















































