
DendARTEan proiektuaren bidez batxilergoko ikasleek hiriko sei saltokirentzat proiektu batzuk osatu dituzte.

2283 metroko desnibela izango duen 115 kilometroko martxa burutuko dute hilaren 12an. Haurren lasterketa, berriz, larunbatean izango da.

Datorren urtetik aurrera zerbitzua urte osoan zehar eskaintzeko konpromisoa hartu du Azahara Dominguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak.

Hasierako ideiari fidel izanik bere bidea egin eta egonkortzea lortu duen jaialdia da Fenomena. Hamargarren urteurrena ospatzeko egitarau berezia prestatu dute antolatzaileek.

Kiroldegiko tabernak 500 egun darama hutsik, eta sauna gabe 250 egun daramatzate herritarrek. Hori dena udal gobernuaren kudeaketarengatik dela dio EAJ-k.

Aurtengo alardeari buruzko zenbait hausnarketa egin ditu Guztion Alardeak, jaien bezperan, irailaren 7an eta irailaren 8an gertatutakoei erreferentzia eginez.

Larunbat honetan arratsaldeko 17:00etan emango diote hasiera hamargarren urteurrena ospatzeko jaialdiari. Ebbot Lundberg, Black Rainbows edota Pinpilinpussies taldeak entzun ahal izango dira, besteak beste.

600 lagun inguru bildu dira Irungo Ficoba erakustazokan. 5 administrari lanpostu betetzeko deialdia da. 2024etik 37 langile egonkortu dira.

Jaizkibel konpainiak aurtengo jaien balorazioa egin berri du. Datozen hiletako estrategia definitzeko eta "konponbiderako orria berriz ere marrazteko" lanean hasi dira jada.

Soinu Labor proiektuaren bidez sortutako erakusketa bat da, eta Idoia Hernandez 'Hatxe' da sortzailea. Gaurtik hilaren 25era egongo da CBAn.

Klima Aldaketa eta Itsasbazterreko Nazioarteko Kongresua 2026ko urriaren 8 eta 9an ospatuko da Ficoban.

Ostiralera arte dago irekita 2025eko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan izen emateko epea. Eskaera elektronikoki sartu beharko da.

Gizonezkoen 18 urtez azpikoetan eta emakumezkoen kimu mailan lehenengo postua lortu dute Ordizian.

Abenduaren 15ean, 'Guardianes de Eilen II. La marca de Elorien' bigarren liburuaren aurkezpena egingo du, CBAn.

Ikasle mugimenduak Gipuzkoako mobilizazio nagusia Donostian egingo du. Oarso Bidasotik geldialdiak egin dituzte hara joateko.

Su-etena indarrean bai, baina hala ere palestinarrak hiltzen jarraitzen du Israelek. Larreaundin elkartasunak etenik izan ez dezan murala egingo dute.

Ostiralean hitzaldia izango da, eta larunbatean bisita gidatua. Biak ala biak doakoak izango dira.

'Hemen ARTISTAK Gara!' erakusketa gaur inauguratuko dute, eta urtarrilaren 7ra bitarte ikusgai egongo da.

Udalbatzak aho batez onartu du Memoria Demokratikorako Estatu Idazkaritzari Guadalupeko gotorlekua oroimen leku katalogatzeko eskaria egitea.

Bakarne Atxukarrok eta Izaskun Zubialdek idatzitako lan bana aurkeztuko dituzte, itsas kulturari balioa emateko eta itsasoko egungo eta etorkizuneko belaunaldien arteko harremana estutzeko.