Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hamar urteko ibilbide Fenomena-la

Hasierako ideiari fidel izanik bere bidea egin eta egonkortzea lortu duen jaialdia da Fenomena. Hamargarren urteurrena ospatzeko egitarau berezia prestatu dute antolatzaileek.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/10/10

Fenomena rock musika estilo ezberdinak jasotzeagatik ezaguna den jaialdi eklektikoa da. Musika odolean  daramaten Fenomena Kultur Elkarteko kideek antolatzen dute, eta urteroko lanari esker indartzen eta sendotzen diharduen hitzordua da. Sortu zutenetik ez dute hutsik egin. Pandemia garaian ere jaialdia mantentzea lortu zuten elkartekideek, eta egindako lanari esker, aurten, hamargarren urteurrena ospatuko dute. Egindako bideaz eta aurtengo kartelburuez aritu da Iñaki Vazquez elkartekidea.

Aurreko edizioetan Euskal Herriko zein Espainiako eszenan hain ezagunak ez diren taldeekin osatutako ikuskizunak antolatu dituzte, eta noizean behin urrunagoko talderen bat ekartzea lortu izan badute ere, aurten, nazioarteko eszenan fama duten talde entzutetsuak ekartzeko «esfortzu berezia» egin dutela azaldu du Fenomena elkarteko kideak. Black Rainbows talde italiarra, The Guru Guru talde belgikarra eta Ebbot Lundberg talde suediarrak joko dute, besteak beste, bihar (larunbata) kirol kaiko karpa beltzean. 

Ibilbide luzea duten talde horiez gain, aurrekaririk gabeko omenaldi berezi batekin zabalduko dute jaialdia; Elliot Smith musikari estatubatuarrari eskainitakoa. Smith 2023ko urriaren 23an hil zen, 34 urte zituela, eta ordutik, elkartekideen esanetan, haren jarraitzaileak «umezurtz» geratu ziren. Bihar arratsaldean, ordea, hutsune hori nolabait betetzeko aukera izango dute estatubatuarraren jarraitzaileek. 

Tulsa, Dani Llamase, Joseba Irazoki, Maria Rodes, Galder Izagirre, Flecha, Leire Melenase, Adrian Resines eta Dafnis Linares musikariak elkartu ditu jaialdiak, tributua eskainiko diote Smithi. «Baldintza bakarra Smithen jarraitzaile sutsua izatea zen», azaldu du elkartekideak. «Kristoren lana egin dute. Uste dut oso polita geratuko dela. Ostiralean (gaur) Psilocyben entseatuko dute, eta larunbatean oholtzan izango ditugu». Prestaketan Ernesto Villarren laguntza izan dute musikariek, omenaldiaren ideia harena izan baitzen.

Smithen tributua 17:00etan izango da. 18:30ean, Pinpilinpussies taldeak hartuko du haien lekukoa. Segidan, 19:30ean, Ebbot Lindberg & The Solar Circusen txanda izango da. 21:15ean The Guru Guru taldea arituko da, eta azkenik, 23:00etatik aurrera, Black Rainbows taldeak itxiko du jaialdia.

«Elliot Smithen kantak lasaiak dira, baina jotzeko eta abesteko oso zailak direla kontatu digute. Pinpilipussies taldearen musika askoz ere aktualagoa eta potentea da. Ebbot Lunberg ibilbide luzeko artista da, eta nire ustez, Europako kantarik politenetarikoak ditu. The Guru Guru ere indartsua da, psikodelikotik pixka bat du. Black Rainbows hardcore fuerteagoa da. Esaten den bezala in crescendo joango gara».


Egindako bideaz «harro»

Jaialdiaren urte guztietan bilakaera nabarmena izan den arren, hasierako ideiarekiko «fidel» mantendu direla adierazi du Iñaki Vazquezek. «Harro egoteko motibo asko ditugula uste dut. Jaialdia asko handitu da, baina hasierako ideia hori mantendu dugu. Rock musika egiten duten, baina oso ohikoak ez diren taldeak ekartzea izan da hasieratik gure asmoa. Gero jendeak jaialdian entzuten dituenean asko gustatzen zaie. Hori da guretzat inportanteena. Musika berria ekartzea eta jendeari bidea zabaltzea». 

Izan ere, formula estandarretik aldenduta dagoen jaialdia da Fenomena, eta kultur elkarteko kideen asmoa hasieratik izan da «inoiz entzun ez duzun talde bat gustura entzun dezakezula demostratzea».

Zentzu horretan, jaialdiarekin bat egiten duten musikazale sutsuen zirkulua mantentzea lortu dute urtez urte, eta horregatik ere pozik agertu da Vazquez; «izan ere, eraldatzen baldin bazara, jende gehiago etorriko da, baina horretarako formula estandarragoak ekarri behar dituzu, eta guk gure izaera mantentzea lortu dugu». 

Aldatu den gauza gutxienetako bat musika ekipoa izan da. Dezibelioak. «Hasieran musika ekipoa xumea zen, eta orain nahiko profesionala dugu. Taldeentzako ekartzen genituen instrumentuak ere gutxi izaten ziren, eta orain asko dira», azaldu du. «Demostratu dugu nahiz eta amateurrak izan, gauzak profesionaltasunez egin daitezkeela eta uste dut beste batzuei bidea zabaldu diegula halako gauzak antolatzeko».

Jaialdiaren beste ezaugarri nagusietako bat haren herri izaera da, eta zentzu horretan, urtero boluntarioen laguntza areagotu egin dela sumatu dute elkartekideek. Aurten, adibidez, berrogeita hamar boluntario ingururen laguntza izango dute, eta horiei eskerrak emateko baliatu du aukera. 

Gainera, Etxara elkarteak postu bat ezarriko du, eta jaialdiak sor dezakeen diru etekin guztia elkarte horri bideratuko diote. Aldi berean, Hondarribiko Udalari ere eskerrak eman dizkio Vazquezek, aurten laguntza handia jaso baitute haren partetik «honako jaialdi berezi hau aurrera ateratzeko».

Vazquezen iritziz momentu onean heldu da hamargarren urteurrena; urteak joan, urteak etorri «errutina» moduko batean sartzea erraza izaten da, eta data berezi honek jaialdia antolatzen jarraitzeko «gogoa berpiztu» diela ziurtatu du. Fenomena-la den jaialdi honek, beraz, ibilbide luzea du aurretik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.