Nerabeen sorkuntza eta hiriko saltokiak, eskutik
DendARTEan proiektuaren bidez batxilergoko ikasleek hiriko sei saltokirentzat proiektu batzuk osatu dituzte.
DendaARTEan proiektua egin dute Irunen batxilergoko arte alorreko ikasle batzuen sorkuntza artistikoa eta hiriko zenbait saltokiren beharrak uztartzeko asmoz, eta gaur eman dituzte egitasmo horrek utzi dituen emaitzak. Agerraldian izan dira Nuria Alzaga Hiri Bultzadako eta Ekonomia Sustapeneko ordezkaria eta Sandra Caballero Hezkuntza eta Gazteriako ordezkari. Honakoak izan dira, hurrenez hurren, proiektuan parte hartu duten saltokiak: Zebra, Marrubi, Pink Hands Tattoo, Peluqueria Iñigo Izaguirre, Kolorhead eta Peluqueria Ambigu.
Alzaga: “Beti da positiboa tokiko merkataritzak bide berriak bilatu ahal izatea beren negozioetara bezeroak erakartzeko eta hirian kontsumoa sustatzeko. Kasu horretan, merkatariek beren erakusleihoetan ikusgai jartzeko oso proposamen erakargarriak landu dituzten gazteen sormena nabarmendu behar dugu”.
Caballerok ere bere iritzia gehitu du: “Gisa honetako jarduerekin hiriko nerabeek agerian utzi dituzte beren gaitasunak eta talentua etorkizuneko garapen profesionalari eta pertsonalari dagokionez. Lehen hartu emana izan dute lan munduarekin, eta hori oso baliagarria izango zaie beren prestakuntzan; erabakigarria izan daiteke etorkizunean zertan jardungo duten hautatzeko”.
Maila akademikoari dagokionean, euren artean loturarik ez duten irakasgaien batura edota lotura gisa planteatu dute proiektua, eta, hain zuzen, emaitzen formatua irekia da; hau da, lan bakoitzaren emaitza ukigarria edota zenbait sinbolikoa izan daiteke, trebetasun sozial, artistiko edota komunikatiboak garatzeko ikaskuntzak bezala, hain zuen.
Horretaz gain, Gazteria arloak KREA programaren eta tokiko talentuak sustatzeko programaren garapenarekin egin du bat, helburua baita adar eta talentu artistikoak balioan jartzea gazteen garapen profesionala ahalbidetzeko eta beren garapen pertsonala sustatzeko.
Saltoki bakoitzaren proiektua
Zebra
Zebra markaren irudiak erabili dira 3 dimentsiotako kartel handi bat sortzeko. Sartutako elementuen artean zebraren ezkutua, zebra, Irungo posta kodea, saltokiaren logotipoa zein arropa horren ikur bereizgarriena nabarmentzen dira.
Marrubi
Komiki formatuko 5 bineta sortu dituzte, 3 modu digitalean eta 2 eskuz. Guztietan Marrubiman da protagonista. Gainera, Marrubimanen bi itsasgarri eta binilo parte hartzaile bat diseinatu dituzte.
Pink Hands Tatto
Ikasleek aukera izan dute piercing eta tatuajeen munduan sartzeko. Parte hartzaileek “oso giro ona” topatu dute beren ideiak gauzatzen diren gune atsegin eta profesional honetan.
Peluqueria Iñigo Izaguirre
Lorez betetako zurezko loreontzi bat margotu dute, eta, erakusleihoa apaindu dute “hazi azalak garbitzekoa” materialarekin.
Kolorhead
Zura izan da bolumena emateko erabili duten euskarria, eta zuri eta beltz koloreekin komunikatu dira. Guztira hiru instrumentu osatu dituzte: piano bat eta bi gitarra. Rocka eta kolore beltza dira proiektuaren protagonistak.
Peluqueria Ambigu
Saltokiko protagonista Begoñaren binilozko argazki handi batek eman zion hasiera proiektu honi. Konposizio bat sortu dute modu digitalean hainbat irudi eta marrazki uztartuz. Konposizio honetan, haren alaitasuna eta nortasuna erakutsi nahi izan dituzte ikasleek.

