Super Amara BATeko kirolarien emaitzak Gipuzkoako Kross Txapelketan

Gizonezkoen 18 urtez azpikoetan eta emakumezkoen kimu mailan lehenengo postua lortu dute Ordizian.

Kimu mailako txapeldunak.Super Amara BAT

Aurreko igandean, hilaren 7an, Gipuzkoako Kross Txapelketa antolatu zuten Ordizian. Bertan, Super Amara BAT-eko kirolariek emaitza onak lortu zituzten. Podiumera igotzea lortu zuten hainbat kategoriatan.

Gizonezkoetan, 18 urtez azpikoek emaitza bikaina eskuratu zuten, taldekakoan lehenengo postua lortu baitzuten. Julen Mendoza, Gipuzkoako txapeldunordea; Urko Ibarguen, hirugarrena; Jon Casado, eta Jon Perez osatu zuten laukote txapelduna. Infantiletan, hirugarren postua lortu zuten, eta kimu mailan, laugarrenak izan ziren Super Amara BATeko kirolariak. 

Emakumezkoen kimu mailan Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen laukotea honako hau izan zen: Jare Munduate, Gipuzkoako txapeldun ordea; June Intxausti, June Argain eta Carolina Narvarte. 16 urtez azpiko neskek ere lasterketa ona egin zuten, eta bigarren postua eskuratu zuten.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.