Guadalupeko gotorlekua oroimen-leku izendatzea eskatuko du Udalak

Udalbatzak aho batez onartu du Memoria Demokratikorako Estatu Idazkaritzari Guadalupeko gotorlekua oroimen leku katalogatzeko eskaria egitea.

Guadalupeko gotorlekua bisitak Armen patioan altzairuzko baranda jarri dute

PSE-EEren ekimenez, Hondarribiko Udalak aho batez onartu du Memoria Demokratikorako Estatu Idazkaritzari Guadalupeko gotorlekua Memoria Demokratikoko Leku izendatzea eskatzeko proposamena. Sozialistek poztasuna agertu dute, haien “ekimenari esker, Guadalupeko gotorlekua leku sinboliko bihur daitekeelako”. Errekonozimendu hori biktimen eta haien senideen erreparazio moralerako urrats garrantzitsutzat jo dute, “gotorlekuan jazotakoak berriro errepika ez daitezen”, eta baita erantzukizuneko ariketa kolektibo gisa ere, “haien eskubideak eta askatasuna defendatzeagatik bertan herritar asko hil zituztela gogoratuko baitute”.

Proposamen hori onartuta, Hondarribiko PSE-EEk  adierazi du memoria demokratikoan, errespetuan, justizian eta bizikidetzak oinarritutako gizarte eraikitzeko duen konpromisoa berresten duela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.