Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Vila Bira martxa zikloturistaren laugarren ekitaldia, igandean

2283 metroko desnibela izango duen 115 kilometroko martxa burutuko dute hilaren 12an. Haurren lasterketa, berriz, larunbatean izango da.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/10/10

Igande honetan Vila Bira martxa zikloturistaren laugarren ekitaldia burutuko dute. Aurtengo ibilbidea nahiko exijentea izango da; izan ere, 2283 metroko desnibela izango duen 115 kilometroko martxa antolatu dute iganderako.

Txirrindulariak goizeko 08:30ean irtengo dira Hondarribitik eta iparraldeko herri politetan zehar murgilduko dira. Ordu horretan bizilagunek adi egon beharko dute 45 minutuz errepidea mugatuta (inoiz ez itxita) egongo baita Biteri kaletik Jostaldi eremuraino.

Partaidetzari begiratuta hegoaldeko euskara entzuteaz gain, iparraldeko euskara ere entzuteko aukera izango dela adierazi du Josetxo Berasategi antolatzaileak. %50a iparraldeko txirrindulariak izango dira. Aldi berean, kopuru totalaren ehuneko handi bat emakumeak izango direla zehaztu du ere. “Emakumearen ahalduntzea programaren barruan gaude, hori izan baita beti gure helburuetako bat. Aurten %2 igo dugu partaidetza. Gutxi gorabehera 100 bat emakume egongo dira aurten Vila Biran”. 

Berasategik argi utzi duenez, martxa honek ez du lehiakortasun kutsurik izango. “Lagunekin ateratzeko, eguna ondo pasatzeko eta eguraldia lagun bista politak izateko martxa da”, adierazi du. Hori bai, segurtasuna bermatzeko bizikleta kasko homologatua eramatea beharrezkoa izango da.

115 kilometroak burutzerakoan elkarrekin, bazkari goxo batez gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, era horretan haien sentsazioak modu sosegatu batean partekatzeko tartea izango dute. Informazio gehiago Vila Biraren webgunean aurki daiteke.

Lupe Queiruga Kirol zinegotziak, udalaren partetik, eskerrak eman dizkie Vila Biraren antolatzaileei “lehiakortasunean oinarrituta ez, baina osasunaren alde” egiten duen halako proba bat antolatzeagatik. “Oso garrantzitsua da kirola aisialdi moduan ere ulertzea. Kirola ez delako soilik modu lehiakor batean aritzeko tresna, osasun fisikoa lantzea ere du helburu”, adierazi du zinegotziak. 


Vila Biraren patrozinatzaile nagusia Natur Klima Fundazioa izango da bigarren urtez segidan. Martxa zikloturistaren balioekin bat egitenaz gain, jasangarritasuna defendatzen duen fundazioa da eta horregatik standean kontainer txiki bat ezarriko dutela azaldu du Xabier Esteban fundazioko ordezkariak.

“Nahi dutenek maillot erabiliak edota erabiltzen ez dituztenak guri emateko aukera izango dute. Era horretan guk bigarren bizitza bat eman ahal izango diegu upcycling deitzen den prozeduraren bitartez”. Aurtengo Vila Biraren maillotak, adibidez prozedura horren bitartez sortu dira.

Txikienek, aldiz, larunbat goizean izango dute bizikleta gainean elkarrekin aritzeko aukera. Goizeko 11:30ean hasiko da Vila Bira txiki, eta Muliatetik Biteri eraikinera zenbait buelta emango dituzte.


Ibilbidea

1º Portua: Lizuniaga (km 29,5): Altuera: 219 Distantzia: 4,3 Desnibela: 176 Media: %4

2º Portua: Lizarreta (km 45): Altuera: 442 Distantzia: 7,4 Desnibela: 345 Media:  %4,66

3º Portua: Agiña ( Km60) Altuera: 550 Distantzia: 8 Desnibela: 475 Media: %5,94

4º Portua: Aritxulegi ( Km78) Altuera: 479 Distantzia: 3,45 Desnibela: 192 Media: %5,57

5º Portua: Jaizkibel ( Km98) Altuera: 453 Distantzia: 8 Desnibela: 444 Media: %5,54

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.