Birtziklapena sustatzeko eta entitatearen inbertsio gaitasuna berreskuratzeko egokitu dituzte tarifa berriak.
Organikoaren tarifa hilean 0,57 euro igoko da, eta urarenak hilean 1,90 euro gehiago kostatuko du. Igoeraren arrazoien artean Txinzerren inbertsio ahalmena berreskuratzea dago.
Bainatzeko debeku protokoloa itxi dute, analisiek baieztatu baitute hondartzako urak araudian ezarritako kalitate irizpideak betetzen dituela.
Kutsadura motaren gaineko argibide gehiagorik eman gabe, bainu "azkarrak" hartzera eta ondoren hondartzan bertan "dutxa hartzera" deitu du udalak.
Osasun Sailak aldizka egindako azterketek uraren kalitatea ez dela onargarria ondorioztatu ondoren, atzo bertan debekatu zuen udalak bainua.
Uholdeak prebenitzeko lanen barruan, hodi batzuk jarriko dituzte lur azpian biharko 22:00ak eta etziko 08:00ak artean. Asfaltatze lanak egiteko asmoz, hilaren 8tik 10era errepidea guztiz itxiko dute.
Apirilaren bigarren hamabostaldian egingo den batzarrean hartuko du faktura horien gaineko behin betiko erabakia mankomunitateak.
Uholdeen prebentziorako lanen lehen fasea amaitutzat eman du Txinzerrek, Arrokako biribilgunearen azpian bi gainezkabide eraiki ondoren.
Errandoneako urtegitik ura hartzen duten 8.540 kontagailu aldatuko dituzte. Bederatzi hilabete prozesua izango da, eta herritarrei informazio zehatza emango diete.
Iaz aspaldiko euri gehiena egin zuen Endarako arroan baina Jaizkibel Mendia Babes Dezagun talde ekologistak salatu du Irun eta Hondarribiko kontsumoaren halako bi itsasora isuri zuela Txinzerrek, urtegiaren maila %80tik jaitsi araziz, Jaizkibelgo zundaketak erabili ahal izateko.
Uraren Munduko Egunaren harira antolatu ditu Txingudiko Zerbitzuakek bisita gidatuak, herritarrak bertako azpiegituretara gerturatzeaz gain, glaziarrek duten garrantzia ezagutarazteko.
Bihar Txingudiko Uren Mankomunitatearen Ohiko Batzarra egingo da, eta hiriko EAJk proposatu du uraren kontsumoaren tarifak ezartzeko beste eredu batzuk aztertzea.
Urriaren 23tik 26ra egingo dira jardunaldiak Oiasso Museoan. Biogipuzkoarekin elkarlanean antolatu dute eta doakoa izango da bertaratzea.
Egun horiek errekonozitzeko xedearekin, lau jarduera dakartza Ekoetxeak asteburu honetarako eta hurrengorako. Izen-emateak irekita daude jada.
236.000 euroko kostua dute lanek, eta Txingudiko Zerbitzuak-ek jakinarazi du maiatzera arte luzatuko direla.
Biharko Behobia-Donostiaren Irungo zatian ur puntuen eta garbiketaren inguruko argibideak eman ditu Txingudiko Zerbitzuak-ek.
Txingudiko Zerbitzuak-ek jakinarazi duenez, Gornutz eta Zimizarga auzoetan ur-horniketa etengo dute astelehenean, 09:00ak eta 13:00ak bitartean.
Higer bidea eta Iterlimen eremuan uholdeak prebenitzeko obren harira kanalizazio lanak egingo dituzte datorren astean. Kai berritik desbideratuko dute trafikoa.
Uholdeak prebenitzeko lanak direla eta, proiektuan beste urrats bat egingo dute, eta Loraitz eta Alaiak inguruan errepidea asfaltatzeari ekingo diote berriz ere.
Baserritar etorbideko sarbidea guztiz ahalbidetu dute berriz ere. Uholdeak prebenitzeko lanak medio hainbat hilabetez itxita egon da.