Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Arrokako biribilgunea ireki eta Higer Bidean jardungo dute bigarren fasean

Uholdeen prebentziorako lanen lehen fasea amaitutzat eman du Txinzerrek, Arrokako biribilgunearen azpian bi gainezkabide eraiki ondoren.

Uholdeak prebenitzeko proiektuaren bigarren fasean Higer Bidean lan egingo dute. Uholdeak prebenitzeko proiektuaren bigarren fasean Higer Bidean lan egingo dute.
Rebeka Ruiz
Hondarribia
2020/03/03

Uholdeen prebentziorako lehen fasea amaitutzat eman du Txingudiko Zerbitzuak-ek (Txinzer) bost hilabeteren ondoren. Arrokako biribilgunea berriz ere erabilgarri egongo da, nahiz eta Baserritar etorbidera sartzeko debekua mantenduko duten. Biribilgunearen azpian bi gainezkabide eraiki ondoren, Higer Bidean jardungo dute proiektuaren bigarren fasean.

Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak, Juan Mari Altuna Zerbitzu Bereziak eta Obrak departamentuko zinegotziak eta Leire Zubitur Txinzerreko kudeatzaileak parte hartu dute gaur goizean lanetara egindako bisitan. Proiektua erritmo «onean» garatzen ari dela nabarmendu du Sagarzazuk, eta «pazientzia» eskatu die erabiltzaileei «gaur bezalako egunetan uholdeak ekiditeko beharrezkoa den obra baita».

Zubiturrek bere aldetik zehaztapen teknikoen berri eman du bisitan zehar. Azaldutakoaren arabera, Arrokako biribilgunearen azpian zegoen gainezkabide bat guztiz eraberritu dute eta berri bat eraiki ere. Bost metroko luzera eta hiru metroko zabalera dute gainezkabideek, eta bertan, lehenago jaso ez diren ur zikinak eta euri eurak banatzen dira. Izan ere, Ramon Iribarren kaletik eta Baserritar etorbidetik datozen ur zikinak eta euri urak gaur egun oraindik bide bakarretik doazela zehaztu du Zubiturrek.

Arrokako biribilgunearen azpian bi gainezkabide eraiki dituzte.

Arrokako biribilgunearen azpian bi gainezkabide eraiki dituzte.

Hori horrela, ur zikinak hondakin urak arazteko plantara bideratuko dira Arrokako biribilgunetik. Uholde arriskua dagoenean eta gainezkabideek gainezka egiten dutenean ordea, ur zikinen eta euri uren zati bat nahastu egingo den arren, horien kutsadura neurtzeko gailuak ezarri dituztela ohartarazi du Zubiturrek. Are gehiago, gainezkabideek noiz egiten duten gainezka, zenbat ur isurtzen dute badiara, eta ur horren kalitatea zenbatekoa den neurtuko dute Txinzerreko adituek.

Era berean, hustubide horretan kokatutako baheak hiru milimetroko tamaina gainditzen duen edozein elementu solido geldituko duela zehaztu du kudeatzaileak. Hortaz, itsasora isuritako kutsadura gutxienekoa izatea ahalbidetuko du sistema berri honek.

Jaizkibel ekialdea
Higer Bidean lan egingo dute beharginek obraren bigarren fasean eta oraingoan, 1,8 metroko diametroa duten hodiak sartuko dituzte lur azpian. Zanga bat irekiko dute langileek bidean zehar horretarako, eta Jaizkibel mendiko ekialdeko arroetako euri ura Arrokako biribilgunera bideratzea izango da hodi horien helburua.

Lanak aurrera eraman ahal izateko, farolara doan errepideko errei bat itxita egongo dela jakinarazi dute Txinzerreko ordezkariek. Modu alternatiboan semaforo baten bitartez arautuko dute trafikoa.

Azkenik, proiektua P025 Inbertsio Programaren barruan dagoela, eta 2,4 milioi euroko aurrekontua duela zehaztu du Zubiturrek: %42,5 URA Uraren Euskal Agentziak finantzatuta, eta %57,7 Txinzerrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.