Uraren kalitatea medio bainua debekatu dute hondartzan

Osasun Sailak aldizka egindako azterketek uraren kalitatea ez dela onargarria ondorioztatu ondoren, atzo bertan debekatu zuen udalak bainua.

hondartza. bandera gorria

Bainua debekatu dute uraren kalitatea dela eta.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak uraren kalitatearen gainean aldizka egindako azterketen emaitzei erreparatuta, hondartzan bandera gorria jartzea eta bainua debekatzea erabaki zuen atzo Hondarribiko Udalak. Uraren kalitatea onargarria ez dela islatu zuten emaitzek, eta “dagozkien prozedurak” has ditzaten Txingudiko Zerbitzuak-i (Txinzer) eta Uraren Euskal Agentziari (URA) eman zien balioen berri udalak. Atzo hartutako laginen emaitzak gaur jakinaraziko ditu tokiko gobernuak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.