'Adinekoak gogoz' lelopean, Irungo Udalak, hainbat erakundek eta hiriko adinekoen elkarteek 15 jarduera biltzen dituen programazio zabala eraiki dute.
Irunen bizi diren 60 urtetik gorako pertsonei begirako udako jarduerak eskaintzen ditu udalak. Aurten ikuspegi zabalagoa izango du programak, jarduerak adinekoen espazioetatik kanpo egingo baitira.
Hiriko bost haurtxokoetako izen-emateak irailaren 1etik 7ra egin behar dira. Orotara, 363 toki eskainiko dira, eta aurten, lehenengoz, behar bereziak dituzten haurrentzako hiru toki eskainiko dira.
Bidasoa Beheko eskualdean trantsizio ekosoziala bultzatzeko helburuarekin, bi hitzaldi antolatu dituzte Palmera Monteron: hilaren 17an eta 30ean.
Espainiako Gerraren 85.urteurrena oroitzeko asteari Ricardo Cuenderen liburu aurkezpenak eta omenaldi batek emango diote amaiera
Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak Vicente Ruiz sortzailearen erakusketa bat ondu du Palmera Monteron. Maiatzaren 1era arte bisitatu ahal izango da.
Nicolas Gerendiain elkarteak antolatuta, Xabier Susperregik 'Partisanas' liburua aurkeztuko du, eta Ana Mendiola dantzaz eta poesiaz arduratuko da. Errezitaldia Palmera Monteron izango da, 19:00etan.
Bidasoko kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak hipoteken gastuen inguruko hitzaldi informatibo bat antolatu du hilaren 25erako, 18:00etan, Palmera Monteron.
Gipuzkoan zutik geratzen den kontzentrazio esparru bakarra da, eta Nicolas Guerendiain elkartea pabiloi hori eraitsia izan ez dadin borrokan ari da. Eraikin horren inguruko argazki erakusketa bat ondu dute Palmera Monteron hilaren 31 arte.
Udalak prozesu orokorreko eta gazte prozesuko proposamen irabazleak argitaratu ditu. Aurten, gainera, errekorra hautsi da boto emaileen kopuruan.
Larunbatean Txingudi Korrika 10k lasterketaren XXIV. ekitaldia lehiatuko da. 500 lasterkarik eman dute izena dagoeneko proban, eta BATek bi izen nabarmendu ditu: Iraitz Arrospide eta Elena Silvestre.
Ara!Gorputz elkarteak antolatuta, 'Familian asko gara' liburua aurkeztuko dute ostiral honetan Palmera Monteron, 18:00etan. Izen-emateak posta elektroniko bidez egin behar dira.
Egitasmoaren bederatzigarren ekitaldia da aurtengoa, eta herritarrek proposamenak egingo dituzte aurrekontu orokorretan txertatzeko. Asteazkenean, hilak 13, izango da lehen bilera, 19:00etan, Palmera Monteron.
Naziogintza Taldeak antolatuta, hitzaldia eskainiko du Josu Albero taldeko kideak hilaren 6an, 19:00etan.
'Kantiniersa vs Kantinero: genero ikuspegia historiari eta folkloreari' izenburupean, Palmera Monteron bilduko dira 19:00etan. Margaret Bullen eta Xabier Kerexeta izango dira hizlariak.