Martxoaren 8ko manifestazioa antolatzen hasiko dira egunotan
Larunbat honetan, otsailaren 7an, martxoaren 8ko eguna antolatzeko bilera irekia egingo dute Palmera Monteron, 12:00tan.
Martxoaren 8rako hilabete falta den honetan, Bidasoko Asanblada Feminista eguna antolatzen hasi da. Urtero legez, Emakumeen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Borroka Eguneko manifestazioak jendetsuak izan ohi dira, eta hori antolatzeko bilera irekia egingo dute larunbat honetan, hilaren 7an. Hitzordua 12:00tan izango da Palmera Monteron, eta Bidasoko emakume guztiei dei egin diete bilerara bertaratzeko.
Egun garrantzitsua da martxoaren 8a. Testuinguru soziopolitikoa nahasia da garaiotan, eta eskuin muturraren igoerari aurre egiteko kalera ateratzea ezinbestekoa dela dio asanblada feministak. “Gure eskubideak aldarrikatzera kalera atera behar dugu”.

