Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

2028ko udaberrian Isuri Gutxiko Eremua indarrean jarriko dute

Maiatzeko osoko bilkuran 0,76 kilometro koadroko eremua arautzeko ordenantza aurkeztuko dute, eta abendurako behin betiko onestea aurreikusi dute.

Isuri Gutxiko Eremuaren proposamena.Irungo Udala
Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/05/06

Isuri Gutxiko Eremua geroz eta gertuago dago Irunen. Udalak gaur jakinarazi du maiatzeko osoko bilkuran, Irungo Isuri Gutxiko Eremua (IGE) sortzeko eta arautzeko ordenantza aurkeztuko dutela. Hiriarentzat aurrerapauso bat izango dela esan dute, eta 0,76 kilometro koadroko azalera izango du proposatutako eremuak. Hasierako onespena jaso ondoren, jendaurrean jarriko dute, herritarrek nahi izatekotan alegazioak egiteko eta proposamenak aurkezteko aukera izan dezaten. Onespena aurtengo abendurako aurreikusi badute ere, 2028ra arte ez da indarrean sartuko. 0,76 kilometro koadroko eremu horren barruan daude, adibidez, Kolon hiribide osoa (eta inguruko kaleak), Nafarroa hiribidearen erdia-edo (Dunboa kaletik Kolonerantz), Gipuzkoa hiribidea (Pio XII plazaren inguruko kaleak barne), Iparralde hiribidea, San Juan plazaren ingurua, Alde Zaharra eta Santiago auzoa, Artia, Dunboa, edo Mendibil aldea.

Borja Olazabal Garapen Jasangarriko ordezkariak eta Sergio Javier Hiri Garapenerako eta Mugikortasun Jasangarriko ordezkariak IGEaren xehetasun guztiak aurkeztu dituzte, baita haren hobekuntza helburuak ere. Isuri Gutxiko Eremua Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko 7/2021 Legeak ezartzen duen moduan, Irungo Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planean (HMJP) sartuta dago. 

Europar Batasunak arautu du 50.000 biztanle baino gehiagoko hiri guztiek IGEa indarrean eduki behar dutela hirigunean. Horrela, ingurumenarentzat onuragarria izango da, krisi klimatikoan lagunduko du eta kutsadura atmosferikoa eta akustikoa murriztuko ditu. “Eremua erabat bateragarria izango da eguneroko bizitzarekin, eta hura ezartzeak onurak ekarriko ditu”. 

Irunen proposatutako eremuan hiriaren biztanleen %22,4 bizi da; udalerriaren azalera osoaren %1,8a da ordea. . Hor, 1.500 denda, zerbitzu establezimendu eta komertzio daude. “Neurri honek ondorio mesedegarriak izango ditu airearen kalitatean eta kutsadura akustikoan; hala, bideetako azpiegitura hobetzearekin batera, hiria bizigarriagoa bihurtu du”, adierazi du Olazabalek. “Ez dugu Isuri Gutxiko Eremua neurri murriztaile gisa ikusi behar, baizik eta gure hiria modu jasangarrian garatzen jarraitzeko neurri gisa”, gehitu du Javierrek. 

Mugak modu progresiboan

IGEaren ezarpena faseka izango da, hain zuzen, bi fasetan ezarriko dituzte eremuan zirkulatzeko eta aparkatzeko neurriak. 

Lehenengo fasea ordenantza indarrean sartzen denetik 2029ko abenduaren 31ra arte indarrean egongo da. 2028 eta 2029 urteetan, bizikletek, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek eta 0 / ECO / B / C ingurumen-bereizgarria duten ibilgailuek modu askean zirkulatu ahalko dute. Aldiz, bereizgarririk ez duten ibilgailuek ezin izango dute eremura sartu, salbuespenak salbuespen. Hala ere, ibilgailu batzuei aldi baterako erregimena ezarriko zaie bertatik zirkulatu ahal izateko. Bigarren fasea 2030eko urtarrilaren 1etik aurrera izango da. Ordutik aurrera B bereizgarria duten ibilgailuak ezingo dira eremuan sartu, salbuespenak salbuespen. 

IGEra sartzeko debekutik salbuetsita egoteko arrazoiak ugariak dira, eta gaurko prentsaurrekoan horietako batzuk aipatu dituzte. Neurria indarrean sartu baino lehen IGEaren barruan erroldatutako bizilagunak salbuetsita egongo dira. Bestalde, bertara sartzeko hainbat salbuespen egongo dira: banaketa, mudantza edota larrialdi mediku baterako sartzeko aukera izango da. Ezarpena modu mailakatuan izateak irundarrei malgutasuna emango die Irungo ibilgailuen-parkera egokitzeko. 

IGErako eremua Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak homologatutako seinaleen bidez markatuta egongo da, ondo azalduta. Sarbidea matrikula automatikoki irakurtzeko kamera-sistema batekin kontrolatuko da, eta horregatik ez da beharrezkoa izango bereizgarria ibilgailuan itsatsita eramatea.

Herritarrekin zalantzak argitzeko saioa

IGEaren araudia eta proposatutako eremuaren gaineko informazio guztia hemen argitaratuko dute. Udalak informazio-guneak eta aurrez aurreko arreta indartuko ditu. Bertan, prozesua nola izango den modu ulerterrazean eta sinplean azalduko dute. Ekainaren 4an, ostegunarekin, saio parte hartzailea egingo dute Palmera Monteron, IGEaren gaineko zalantzak argitzeko. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da. 

Bukatzeko, gogoratu dute IGEra sartzeko beharrezkoa izango dela ibilgailuaren ingurumen bereizgarria zein den. Informazio hori udal webgunean edo Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren webgunean aurkitu daiteke. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.