kirolak

Hondarribia Arraun Mutriku

Hondarribia Arraun-ek Mutrikuko bandera irabazi du

Hondarribia Arraun Elkarteak irabazi du Mutrikuko XVI. Bandera, San Pedroren eta Getariaren aurretik. Hogei egun geratzen dira San Miguel Liga hasteko eta Ama Guadalupekoa ari da finkatutako helburuak betetzen.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia FE kadete

Miramarreko iturrian, igoera ospatzen

Hondarribia FE-ko Kadete Mailako nesken taldeak Ohorezko Mailan jokatuko du datorren urtean, igoera faseko finalean Zarautzen kontra irabazi eta gero (2-0).

Asier Perez-Karkamo

Uda eta kirola eskutik datoz Irunen

Uda eta kirola bat datoz Irunen. 2015eko udako eskaintzaren berri eman dute gaur: 19 elkarte eta taldek, hamarnaka jarduera egingo dituzte 3-16 adin tarteko irundarrentzat. Bidasoko Hitza.

bidasoa

Bidasoak agur ametsari

Bidasoak ezin izan du Asobal Ligara igo. Zeregin horretan, lehen aukeran kale egin zuten larunbatean irundarrek, Atletico Valladolid taldearen kontra 31-20, garbi, galdu ondoren.

Hondarribiafe haurrak kopa

Hondarribia FE-ko neskek Haurren Mailako kopa irabazi dute

Hondarribia Futbol Elkarteko Haurren Mailako nesken lehen taldeak Gipuzkoako Kopa irabazi du. Atzo jokatu zen finala Andoainen, eta hondarribiarrek 3-2 irabazi zioten Urola taldeari.

Asier Perez-Karkamo
Unai Emery

Europa League bigarrenez irabazi du Unai Emeryk

Unai Emery futbol entrenatzaile hondarribiarrak Europa League irabazi du Sevilla taldearekin, bigarrenez jarraian. Asteazkenean jokatu zuten finala Varsovian (Polonia), Ukrainako Dnipro taldearen kontra, eta 2-3 nagusitu ziren Emeryrenak.

Asier Perez-Karkamo
Vilariño Venray

Ander Vilariño lider irten da Holandako korapilotik

Europako Nascar Txapelketako hirugarren eta laugarren lasterketa jokatu dituzte asteburuan Venray hiriko (Holanda) zirkuitu obalatuan. Lehen asteburutik lider atera zen hondarribiarra eta bigarrena eta gero EuroNascarreko lider izaten jarraitzen du, nahiz eta ez duen asteburu erraza izan.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia salbazioa

Hondarribia-ren salbazioa, iruditan

Futboleko Ohorezko Mailako taldeak ligako azken partidan lortu du salbazioa aurten ere. Usurbilen kontra jokatzen zuten berdeek eta gerora argi geratu zenez, garaipena behar zuten. 3-1 irabazi zuten, dena emanda.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia futbol elkartea

Hondarribiak ohorezkoa izaten jarraituko du

Zaleek erantzun dute Hondartzako harmailak betez, eta jokalariek dena eman dute berdegunean, partidaren garrantziaz jabetuta.

Asier Perez-Karkamo
Kirol prebia Easo Menditxu

Hondarribiko kirol taldeen asteburuko partidak

Hau da asteburua. Futbol elkarteko nagusien bi taldeek jaitsiera izango dute jokoan, Ohorezko Mailakoak larunbatean eta Preferentekoak igandean. Eta saskibaloian, txikienen taldeak txapelketako finala jokatuko du Arrasaten, Easo Menditxuren kontra.

Asier Perez-Karkamo

Irungo kirol agenda

Irungo kirol taldeen agenda.

Marlaxka Xake 16 Euskadi

16 urte azpikoen Euskadiko Txapelketa irabazi du Marlaxka Xake Elkarteak

Patxi Morenok, Ander Tafallek, Ibai Dorronsorok eta Ander Urangak eman diote txapela Marlaxkari. Ekainean haurren mailako hirugarren tokia lortu zuten hondarribiarrek.

Asier Perez-Karkamo

Txingudi Errugbi Taldea martxan da

Larunbatean hasiko du denboraldia Txingudi ETk Euskal Ligako Bigarren Mailan. Lehenengo partidua Nerbioi Errugbi Elkartearen kontra jokatuko du, Amurrion.

Hondarribia Eskubaloia

Berdinduz hasi du liga Hondarribia Eskubaloia-k

Basaurin berdindu du Hondarribia Eskubaloia taldeak. Igandean etxean jokatuko du, Corazonistasekin.

Asier Perez-Karkamo
Kirolzer Hondartza kiroldegia

Doan probatu, eta gero aukeratu

Hilaren 16tik 22ra aerobic, zumba, pilates, yoga, aquagym, cycling, tonifikazioa, tono-express, zirkuitu intetsiboa eta cardiofit jarduerak probatzeko aukera dago Hondartza kiroldegian.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribiko Pilota zesta

Hasi da ikasturtea Hondarribiko Pilota Eskolan

Izena eman nahi duenak, entrenamendu egunetan egin behar du, Jostaldin bertan. Esku pilotako saioak asteartetan eta ostegunetan dira, 17:00etan. Zesta puntakoak, aldiz, astelehen eta asteazkenetan, ordu berean.

Asier Perez-Karkamo

[Audioarekin] Bidasoa-Irunen bigarren gol festa

Bitik bi. Bidasoa-Irun eskubaloi taldeak primeran hasi du liga. Larunbatean, etxeko lehen partidan, 35-26 gainditu zuen Viveros Herol Nava taldea. Bidasoko Hitza.

Ikasbasket Easo Kopa

Ikasbasket-ek Easo Kopa irabazi du, haurretan

Hondarribiko Ikasbasket saskibaloi taldeko Haurren Mailako neskek IX. Easo Kopa irabazi dute asteburuan, finalean Easo Menditxu gaindituta.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia futbol

Hasteko, hiru puntu lortu ditu Hondarribia FE-k

Lehen jardunaldian 2-0 irabazi dio Lasarte-Oriako Ostadarri, eta itxura ona emanez gainera.

Asier Perez-Karkamo

Ander Vilariñok gertuago du hirugarren EuroNascar txapelketa

Bi proben faltan 35 puntuko aldea du Vilariño hondarribiarrak asteburuan bigarren postura igo den Nicolo Rocca italiarrarekiko.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago