Hasi da ikasturtea Hondarribiko Pilota Eskolan

Izena eman nahi duenak, entrenamendu egunetan egin behar du, Jostaldin bertan. Esku pilotako saioak asteartetan eta ostegunetan dira, 17:00etan. Zesta puntakoak, aldiz, astelehen eta asteazkenetan, ordu berean.

Hondarribiko Pilota zesta

Mikel Egiguren

Hondarribiko Pilota Eskolak neska mutilentzako ikastaroak abiatu ditu aste honetan Jostaldi pilotalekuan. Esku pilota edota zesta punta gustuko duten haurrek aukera izango dute bi modalitate horietako batean trebatzeko. Michel Berra izango da esku pilota eskolako monitorea, eta Mikel Egiguren puntista profesionala, zestakoa. Izena eman nahi duenak entrenamendu egunetan egin behar du, Jostaldin bertan. Esku pilotako saioak asteartetan eta ostegunetan dira, 17:00etan. Zesta puntakoak, aldiz, astelehen eta asteazkenetan, ordu berean. Pilota eskolatik azaldu dutenez, “kirola egiteko arropa egokia eraman behar da, baita dutxarako beharrezkoa ere”. Informazio gehiago behar duenak, 620 17 15 15 telefono zenbakira dei dezake, edo postaz idatzi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.