Berdinduz hasi du liga Hondarribia Eskubaloia-k

Basaurin berdindu du Hondarribia Eskubaloia taldeak. Igandean etxean jokatuko du, Corazonistasekin.

Hondarribia Eskubaloia

Euskal Ligara itzuli da taldea

Urtebete Espainiako Lehen Mailan sufritzen eman eta gero, Euskal Ligara itzuli da Hondarribia Eskubaloia. Kanpoan jokatu dute lehen jardunaldia, eta berdinketa bat lortu Bizkaian, Indupime Basauri taldearen kontra (22-22). Hamalau talde daude aurten Euskal Ligan. Lehen jardunaldia bukatuta Bilboko Escolapios da lider, Ordizian 25-35 irabazita. Hondarribia Eskubaloia zortzigarren postuan dago eta igandean lehen garaipena lortzen saiatuko da, Gasteizko Corazonistasen kontra. Lehen partidan etxean galdu zuten gasteiztarrek, Aloña-Mendirekin (21-30). 12:00etan hasiko da partida.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.