16 urte azpikoen Euskadiko Txapelketa irabazi du Marlaxka Xake Elkarteak

Patxi Morenok, Ander Tafallek, Ibai Dorronsorok eta Ander Urangak eman diote txapela Marlaxkari. Ekainean haurren mailako hirugarren tokia lortu zuten hondarribiarrek.

Marlaxka Xake 16 Euskadi

Laukote txapelduna, Goiro Uriarte, Federazioko presidentea eta txapelketako epailea

Hondarribiko Marlaxka Xake Elkarteko Patxi Moreno, Ander Tafall, Ibai Dorronsoro eta Ander Uranga jokalariek 16 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa irabazi zuten igandean Barakaldoko Clara Campoamor kulturgunean, eta Espainiako Txapelketa jokatzeko sailkatu dira. Ahaztezinezko urtea ari da izaten hau Marlaxkako beheko mailentzat. Ekaineko lehen asteburuan Moreno Haurren Mailako Euskadiko txapeldun geratu zen eta Tafall taldekidea hirugarren tokian sailkatu zen. Bi aste lehenago Tafallek jantzi zuen Gipuzkoako txapela, eta Moreno bigarren izan zen. Gainera, taldekako Euskadiko Txapelketan hirugarren postuan geratu zen Marlaxkako haurren Toki Alai taldea. Tafallek, Morenok, Aitor Regatosek eta Odei Letek osatu zuten talde hura. Oraingoan Tafall eta Moreno Euskadiko podiumeko goiko koskara igo dira, Dorronsororekin eta Urangarekin batera, 16 urtetik beherakoetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.