Bidasoak agur ametsari

Bidasoak ezin izan du Asobal Ligara igo. Zeregin horretan, lehen aukeran kale egin zuten larunbatean irundarrek, Atletico Valladolid taldearen kontra 31-20, garbi, galdu ondoren.

Larunbateko partidako une bat, atzean afizioa dela

Larunbateko partidako une bat, atzean afizioa dela

Larunbatean joan zitzaizkion burutik Bidasoa-Irun taldeari hurrengo sasoian Asobal Ligan jokatzeko ametsak. Igoerako play-offeko lehen partidan, 31-20 galdu zuen Atletico Valladolid taldearen kontra. Hortaz, atzo (igandea), hirugarren posturako lehiatu ahal izan zen bakarrik, baita lortu ere: Viveros Heroi taldeari 20-27 irabazi zioten irundarrek. Larunbatekoa zen lehen urratsa. Baina ezin. Santanderko La Albericia kiroldegiko lehen kanporaketaren lehen zatia orekatua izan zen (atsedenaldian 11-10 Valladolidekoen alde), baina bigarrena amesgaiztoa izan zen Fernando Boleak entrenatutakoentzat: erasoan gaizki, eta defentsan makal. Hortaz, bigarren zatian, egurra jaso zuten irundarrek: horiek 10 gol sartu zituzten bitartean, kontrarioek 20. Hortaz, azkenean, 31-20 eta ametsari agur. Atzoko lehian larunbatean ez egindako asko egin zituzten Bidasoko jokalariek, eta partida eureganatzea lortu zuten, 27-20 Viveros Heroiren kontra. Hasieratik izan ziren nagusi irundarrak. Pena. Bukatu da sasoia Bidasoarentzat. Hurrengo urtean saiatu beharko du berriz ere handienen ligara igotzen. Baina gauza bat argi dago: urte osoan eta Santanderren afizioak erakutsitakoa handia izan da. Hortaz, jokalarien, agintarien nahiz zaleen indarrarekin taldeak gora egiteko bidea egin behar du 2015/2016 sasoian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.