Hasteko, hiru puntu lortu ditu Hondarribia FE-k

Lehen jardunaldian 2-0 irabazi dio Lasarte-Oriako Ostadarri, eta itxura ona emanez gainera.

Hondarribia futbol elkartea

Iaz, ozta-ozta lortu zuten salbazioa

Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak hasiera ezin hobea eman dio Ohorezko Mailako denboraldiari. Lehen jardunaldian 2-0 irabazi dio Lasarte-Oriako Ostadar taldeari, Jon Goikoetxea eta Mikel Muguruzaren golekin, eta itxura ona emanez gainera. Sailkapenean, laugarren jarri dira berdeak. Urtebete Gazte Mailako taldea entrenatzen eman ondoren, lehen taldera itzuli da Mikel Llorente entrenatzailea. Hurrengo asteburuan Ordizian jokatuko du Hondarribiak. Lehen Erregionala Bigarren taldeak hurrengo asteburuan hasiko du liga, etxean, Behobiaren kontra. Iazko esperientzia gogorraren ondoren, denboraldi berriak lasaiagoa izan beharko luke hondarribiarrentzat, Lehen Erregionalera itzuliko baitira. Lehen multzoan jokatuko dute, Oiartzun, Gure Txokoa eta Irungo taldeekin batera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.