Uda eta kirola eskutik datoz Irunen

Uda eta kirola bat datoz Irunen. 2015eko udako eskaintzaren berri eman dute gaur: 19 elkarte eta taldek, hamarnaka jarduera egingo dituzte 3-16 adin tarteko irundarrentzat. Bidasoko Hitza.

Gaur aurkeztu dituzte udako jarduerak, Azken Portun

Gaur aurkeztu dituzte udako jarduerak, Azken Portun

Uda 2015 kanpaina aurkeztu dute gaur Irunen. 3-16 adin tarteko hiritarrentzat udako kirol eskaintza izugarri zabala prestatu dute udalak eta hiriko kirol klubek elkarlanean, denetik egiteko. Hau da, udan kanpora joango ez direnek, Irunen bertan kirola erruz egiteko aukera izango dute. Horregatik Pedro Alegre udaleko kirol elkarteei eskerrak eman dizkie, “haien kirol eskaintza udako programaziora egokitzeagatik”. 19 elkartek, hamarnaka jarduera prestatu dituzte. Jardueretan izena kluben egoitzetan edo horretarako dituzten baliabideen bidez eman behar da. Honakoa da eskaintza xehea, taldeka antolatua:
  • Santiagotarrak: arraunketa, piraguismo eta SUP ikastaroak antolatuko ditu.
  • Leka Enea: mahai tenis ikastaroak antolatuko ditu Sonia Etxazarreta Teknifikazio Zentroan.
  • CD Bidasoa: eskubaloi eskolak antolatuko ditu Artalekun eta Urantzun.
  • Central Surf Eskola: Hendaiako hondartzan surf eskolak antolatuko ditu.
  • Jaitzubia Hipika Kluba: zaldian eta ponyan ibiltzeko ikastaroak antolatuko ditu.
  • Real Union, CD Mariño, CD Behobia eta CD Dunboa: Galen, Ugalden, Artian eta San Josen futbol eskolak egingo dituzte.
  • Ramuntxo Trinkete: esku pilota eta trinkete eskolak antolatuko dituzte Artalekun.
  • Bidasoa Atletiko Taldea: Plaiaundin, atletismoan trebatzeko aukera.
  • Bidasoa XXI: igeriketa, waterpolo, kirol anitza, indoor txirrindularitza, aerobic eta bestelakoak Artaleku eta Azken Portu kiroldegietan.
  • Txingudi Tenis Kluba: haien egoitzan, tenis eta igeriketa ikastaroak egingo dituzte.
  • Padel Indoor Bidasoa: Kateako egoitzan padel eskolak emango dituzte.
  • Irun Rugby Kluba: Plaiundin, errugbian trebatzeko aukera egongo da.
  • No Problema Assistants: Oier Olazabal futboleko atezainen campusa antolatuko du San Jose Obrero zelaian.
  • H2S, El Establo Pirata eta Comarca Aldea: scoot eta skate ikastaroak egingo dituzte Santiagoko skate pistan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.