Doan probatu, eta gero aukeratu

Hilaren 16tik 22ra aerobic, zumba, pilates, yoga, aquagym, cycling, tonifikazioa, tono-express, zirkuitu intetsiboa eta cardiofit jarduerak probatzeko aukera dago Hondartza kiroldegian.

Hondartza Kiroldegia abuztua 2015

Kiroldegian eman behar da izena

Zertan apuntatu ez dakizula? Ba denak doan probatu erabaki aurretik. Hori da hilaren 16tik 22ra Hondarribiko Hondartza kiroldegian egin daitekeena, neguko ikastaroetan izena eman aurretik. Aerobic, zumba, pilates, yoga, aquagym, cycling, tonifikazioa, tono-express, zirkuitu intetsiboa eta cardiofit. Horietan guztietan probatzeko aukera dago Doako Jardueren Astearen barruan. Ordutegiak ezagutzeko eta izena emateko, Hondartza kiroldegitik pasatu behar da, edo telefonoz deitu 943 64 71 37 zenbakira. Neguko jarduerak hilaren 28an hasiko dira eta dagoeneko bazkideek izena eman dezakete, atzotik. Bazkide ez direnak, bihartik aurrera aukeratu dezakete zertan eman izena. Aurtengo berrikuntzak zirkuitu intentsiboa, tono express eta cardiofit dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.