Etxetik kaleratzeko zorian da Errenteria-Oreretako biztanle bat, eta Ezker Anitzak Kutxabanken jarrera salatu du. Duela hilabete Kutxabankek berehalakoan hipoteka betearazteko prozedura guztiak geldiaraziko zituela jakinarazi zuela gogorarazi du, eta a...
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren, Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidal...
Kaleratzeak bertan behera uzteko eskatu du; beste mozio bat aurkeztu du EAJk eta hiru boto jaso ditu Etxe kaleratzeen gaia izan zen herenegungo udalbatzarreko —azaroari zegokiona— gai nagusia. Bilduk mozio bat aurkeztu zuen gaiaren gainean, eta EAJk beste bat. Bildurena atera zen aurrera, gobernu taldeko zazpi kideren aldeko botoekin. EAJ eta H1! abstenitu egin ziren. Mozio horrek etxe kaleratzeak bertan behera uzteko eskatzen du. Mozioarekin batera, hainbat konpromiso hartu ditu udalak: legedia aldatzeko exijitu du; alokairuetan ematen diren etxegabetzeak ere bertan behera uzteko eskatu du; kreditu entitateekin duen harreman instituzionala, ekonomikoa eta elkarlana berrikusiko ditu, gaiarekin duten jarreraren arabera; herritarrei informazio zehatza emateko konpromisoa hartu du; laguntza eta baliabideak emango dizkie; etxegabetzeen aurka lanean ari diren eragileekin elkarlanean ariko da udala; eta subiranotasun politikoa eskatu du, etxebizitza politika propioa egin ahal izateko. Datuak baino, pertsonak Aiora Perez de San Roman alkateak gogorarazi zuenez, «arazo larria» da etxe kaleratzeena, «are gehiago etxebizitza eskubidea oinarrizko eskubidea dela kontuan hartuta». Nabarmendu zuen, bestalde, datuen atzean pertsonak daudela, eta orain hartzen ari diren neurriak «oso berandu» heldu direla. Hala, udalak herritarrei laguntza eman behar diela azaldu zuen. EAJk beste mozio bat aurkeztu zuen. «Etxegabetzeen inguruan legedia aldatzeko» eskatzen zuen mozioak, eta «bitarte horretan etxegabetzeak [...]
Udalbatzar motza baina mamitsua izan zen herenegungoa. Zinegotziek bost puntuko gai ordena zeukaten eztabaidatzeko, eta horien artean, pil-pilean dagoen eta herrian eragiten ari den gai bat: etxe kaleratzeena. PSE-EEk aurkeztutako mozioa aho batez onartu zuen Udalbatzak. Hala nola, Espainiako Gobernuari hipoteken araudia aldatzeko eskatu diote, eta etxebizitza ordainean ematearen figura kontuan hartzeko. Horrekin batera, etxe kaleratzeak bi urteko epean eteteko galdegin diote, bankuaren praktika onarenpean dauden kasuetan. Epe berean etxe kaleratzeak geratzeko eskatu die finantza erakundeei Udalbatzak. Eusko Jaurlaritzarengana ere zuzendu da, eta etxebizitza parke bat sortzeko galdegin dio, “alokairu sozialen bidez kaleratu dituztenen etxebizitza eskubidea bermatzeko”. Gai ordenak bultzatuta, Stop Kaleratzeak taldeko kideek ere udalbatzarrean parte hartu zuten, eta neurri zehatzagoak planteatu zituzten. Bat egin zuten araudi aldaketarekin, baina urrunago joan ziren, eta Espainiako Gobernuak araudi aldaketa onartuko ez balu, Gasteizko legebiltzarrak etxebizitza eskumena eskatzea proposatu zuten. Zentzu horretan, bi urteko moratoriak ez direla nahikoak adierazi zuten, “egoera ekonomikoak okerrera” egingo duela iritzita, batetik, eta “kaleratu dituzten edo arriskuan dauden familiei ez dielako irtenbiderik ematen Espainiako Gobernuak”. Etxebizitza parkearekin bat egin zuen Stop Kaleratzeak-ek, baina, udalarengana zuzendu zen, eta kaleratzeen ondorioz, hutsik geratu diren etxebizitzen errolda egiteko proposatu dio, batik bat babes ofizialeko etxebizitzak kontuan hartuta. Errolda horren bidez, [...]
Bilduk etxe kaleratzeei buruz aurkeztutako mozioa landuko dute zinegotziek gaur, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Horrez gain, beste hamabi puntu landuko dituzte Udalbatzako kideek. Gai zerrenda hemen dago.
Asteartean izango da azaroko ohiko udalbatzarra, eta zinegotziek bost puntu izango dituzte mahai gainean. Horien artean, laugarrena, pil-pilean dagoen gai bat izango da: etxe kaleratzeak. Aurretik, hirugarrenean, Errenteriako Udala tokian tokiko energi...
Dimp enpresako langileek salatu dute enpresa itxi eta kalean geldituko direla. Langileek jakinarazi duenez, enpresak sei hilabeteko soldatak zor dizkie, eta urte guztiko ordu extrak ere ez dizkie ordaindu. Enpresa uztailaren 4an sartu zen Konkurtso Leg...
Errenteria-Oreretako Lorena bizilaguna etxetik kaleratzeko prozesuan sartuta dabil, eta atzo hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten Donostian. Bertan parte hartu zuten udaleko zenbait ordezkarik, kaltetutakoari euren elkartasuna adierazi eta egoera ...
Birkokatze plana, urteko 30 eguneko kalteordainak eta erretiroak proposatu ditu enpresak Atzo bildu ziren enpresa batzordea eta Catelsako ordezkariak. Azkenean, ez zen itxiera epeei buruzko informazio bilera bakarrik izan. Langileei zein baldintzetan kaleratuak izango diren jakinarazi zieten, eta enpresa batzordearen iritziz, baldintza horiek «eskasak» dira. Hiru ataleko proposamena egin du enpresak, Kepa Olaiz batzordeko kideak jakinarazi duenez. Lehen zutabea birkokatzeari dagokio: «Enpresak, legez, kalera doazen langileak lagundu behar ditu. Catelsak sei hilabeteko plana proposatu digu, eta formazioa jasoko genuke. Hala ere, barregarria iruditu zaigu, ez digutelako eskaintza zehatzik egin, eta gainera lan merkatua egun oso eskasa da». Beste bi zutabeak edo proposamenak, kaleratzeei buruzkoak dira. Bata, erretiroen gainekoa. Horren arabera, 58 urtetik gorako langileek izango lukete aurretik erretiratzeko (aurrejubilazioa) aukera. Adin horretatik gorakoak zazpi langile dira Catelsan. Beste proposamena kalte-ordainei buruzkoa da. Gainontzeko langileek, 58 urtetik beherakoek, lan egindako urte bakoitzeko 30 eguneko ordaina jasoko dute, gehienez hemezortzi urtera arte. Catelsako langile gehienek, hamar urte inguru daramatzate lanean, «beraz, ez lukete jasoko urte bateko soldata ere». Talde hori geldituko da egoera kaskarrenean Olaizen iritziz. «Lan merkatua oso eskasa da, eta gazteentzat egoera ez da batere erraza. Horrez gain, 50-58 adin tartean daudenek ere ez dute irtenbide erraza. Urte batzuk falta [...]
Hipoteka ordaindu ezin zuela eta, larunbatean errenteriar bat etxetik kaleratzekoak ziren, baina Kutxabankek behin-behinean kaleratzeak eteteko erabakia dela eta, oraingoz ez dute kaleratuko. Errenteriar horrek hipoteka Kutxabanki eskatu zion. Stop Des...
Igandean sinadurak bilduko dituzte herrian etxe kaleratzeen kontra. Mahaiak 10:00etatik 13:00etara egongo dira jarrita Galtzarabordako udal kiroldegian. Ereintza eskubaloiaren partiduen harira jarriko dituzte mahaiak bertan. Herri Ekimen Legegilea da, ...
Hamarnaka herritarrek egin zuten bat larunbateko manifestazioarekin. Stop Desahucios taldeak zein 33 talde eta eragilek deitu zuten, kaleratzeen aurka eta Mari Carmen Marquezen familiarekin elkartasunean. 18:00etan abiatu zen Beraungo Pablo Sorozabal p...
Marquez familiaren kasuarekin batera, beste sei kaleratze aztertzen ari da Gipuzkoako Stop Deshaucios taldea udalerrian. Mari Carmen Marquez eta haren sendiari elkartasuna adierazteko herenegun egindako agerraldian eman zuten datu horren berri, Xabi Soto Stop Deshaucios taldeko kideak, eta Xabier Gartzia Oarsoko Babes Taldeko kideak. “Ziurrenik, Mari Carmenek bere kasua publikoki azaltzean izan duen adoreagatik, berea bezalako egoera latza bizitzen ari diren beste pertsona batzuei kalera ateratzeko indarra eman die”, esan zuen Sotok. Halaber, halako egoeran daudenak, euren burua erruduntzat jotzetik, “biktima sentitzera” pasatu direla gaineratu zuen Stop Deshaucios taldeko kideak, “etxebizitza, eskubide bat izan beharrean, merkantzia izatea baimendu eta bultzatu duen sistema baten biktima direlako”. Manifestazio deialdia Agerraldi horretan, Marquez familiari elkartasuna adierazteko eta kaleratzeak salatzeko biharko deitu duten manifestazioaren berri eman zuen. Beraun auzoko Pablo Sorozabal plazan hasiko da manifestazioa, 18:00etan, eta herriko kaleak zeharkatuko ditu Herriko Enparantzan amaitzeko. Guztira, 33 talde eta eragilek egin dute bat manifestazio deialdiarekin: “Alderdi politiko, sindikatu, auzo elkarte, eta askotariko eragileek babestu dute deialdia, eta bihar, egungo legedian aldaketa sakonak egiteko, eta etxebizitza duin bat bermatuko duen eredu berri bat exijituko dugu”. Halaber, kaleratzeen arazoari irtenbidea emateko erabakiak banketxeen esku uztea ez dutela onartuko esan zuten Sotok eta Gartziak. Lortutako babesarengatik, biharkoa, manifestazio [...]