Kutxabank gezurretan ari dela salatu du Stop Kaleratzeak-ek
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren, Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidal...
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren, Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu du Stop Kaleratzeak-ek, eta Kutxabanken ordezkari batek familia hori etxetik kaleratzeko data eta ordua eskatzen diola Donostiako 4. epaitegiari.
Hori salatzeko, elkarretaratzea egingo du, bihar, 12:00etan, Donostian, Garibai kaleko Kutxabanken egoitzaren aurrean.