kaleratze

Dimp enpresa itxiko dutela salatu dute langileek

Dimp enpresako langileek salatu dute enpresa itxi eta kalean geldituko direla. Langileek jakinarazi duenez, enpresak sei hilabeteko soldatak zor dizkie, eta urte guztiko ordu extrak ere ez dizkie ordaindu. Enpresa uztailaren 4an sartu zen Konkurtso Leg...

admin

Marquezen familia ez kaleratzeko eskatu du Ezker Anitzak

Marquez familiak etxetik kaleratzeko agindua jaso dutela eta, Errenteriako Ezker Anitzak hori geldiarazteko eskatu du. Hilabete baino lehen utzi beharko dute etxea, eta Ezker Anitzaren arabera, beharrezkoa balitz “indarra” erabiliko dutela ...

admin

Kaleratzeak geldiaraztea helburu

Geroz eta gehiago dira hipotekari aurre egin ezin dioten lagunak, eta horren ondorioz, ugaritzen ari dira desjabetze kasuak eta kaleratzeak. Etxebizitzaren arazoaz, eta bereziki, kaleratzeen gaineko informazioa eman  eta arazoaren sozializazioa lortzeko lanean dihardu Gipuzkoako Stop Deshaucios kolektiboak.  Horretarako, Gipuzkoako herri eta auzoetako auzo elkarteekin batera, hitzaldiak antolatzen ari dira. Herenegun Errenteria-Oreretan izan ziren kolektibo horretako kide Mikel Sanchez eta Iker Apilanez. Taldearen nondik norakoak, dituzten helburuak, orain arte egindako ekimenak eta etorkizunean egingo dituztenak azaldu zituzten, besteak beste, Reina Aretoan bildu ziren 50 lagunen aurrean. Arazoa ageriko bihurtu Joan den udan sortu zen Gipuzkoako Stop Deshaucios. “Krisiaren eraginez geroz eta gehiago dira etxea galtzeko arriskuan dauden familiak. Lagun horiek elkartzen hasi ziren, M15 mugimenduaren inguruan dabilen jendea ere, eta baita etxebizitzaren arazoaren gainean lanean diharduten taldeak ere, Kepasaconlacasa kolektiboa kasu”, azaldu zuen Mikel Sanchezek. Hainbat arrazoirengatik hipotekari aurre egin ezin dioten lagunei erantzutea, eta horren gaineko informazioa zabaldu eta arazoa “agerikoa” bihurtzea du helburu kolektiboak, Sanchezek nabarmendu zuenez. Kaleratzeak geldiarazten saiatzeko egindako ekimenengatik da ezaguna kolektiboa. Hala ere, geldiarazi baino, “atzeratu” egiten dituztela zehaztu zuen Sanchezek: “Jendearen laguntzari esker lortzen dugu geldiaraztea behin edo bi aldiz. Hirugarrenean, udaltzaingoa edo Ertzaintza bidaltzen dute, eta kaleratzea, egin, egiten da. Halako ekimenen [...]

admin

Kaleratze bat salatzeko protesta egingo dute etzi Kutxako bulegoaren aurrean

Mari Carmen Marquez errenteriarrak eta bere gurasoek ez dituzte momentu onak bizi. Kutxa Marquezen gurasoek Beraunen duten etxearen jabe egin da enkante batean, eta gurasoak kalean geratzekoak dira. Egoera hori salatzeko Gipuzkoako Stop Desahuciosek, Beraungo Erlontzi emakume elkarteak, Oarso laguntzarako taldeak eta Beraungo bizilagunen elkarteak protestara deitu dituzte etzi herritarrak. Duela hilabete joan ziren Kutxak Donostian duen egoitza nagusira Marquezen familiari irtenbide bat emateko proposamen bat aurkeztera. Gaur-gaurkoz, ordea, ez dute erantzunik jaso. Xabier Garcia Stop Desahucioseko kideak gogorarazi duenez, Kutxa gurasoen etxearen jabe egin da tasazioaren %60aren truke. Kutxaren erantzunarekin, ordea, harrituta geratu ziren, Marquezek aurkitu zuelako etxebizitza erosteko interesatu bat: «Gainera, pertsona horrek Kutxak baino diru kopuru handiagoa ematen zion, eta bermatzen zion gurasoak etxean egotea alokairu baten truke. Kutxak ez du hori nahi izan». Orain, noiz kaleratuko zain daude. Oraindik ez daukate datarik. Garciaren esanetan, behin etxebizitzaren jabe egitetik kaleratzeko agindua eman arte, hilabete pasatu daiteke edo gehiago, «bankuaren asmoaren arabera».  Bitartean, Marquez eta bere familia «geroz eta okerrago» daude. «Gauza asko agintzen dizkizute, baina gero ezerezean geratzen dira», adierazi du kaltetuak. Testuinguru horretan, «pauso bat gehiago» ematea erabaki dute, eta «herritarrek kaleratzeen kontra egingo duten lehen mobilizazioa» deitzea erabaki dute. Etzi, 12:00etan bilduko dira Beraungo Pablo [...]

admin

Kaleratze baten kontra protesta egingo dute igandean

Mari Carmen Marquez errenteriarrak eta bere gurasoek ez dituzte momentu onak bizi. Kutxa Marquezen gurasoek Beraunen duten etxearen jabe egin da enkante batean, eta gurasoak kalean geratzekoak dira. Egoera hori salatzeko Gipuzkoako Stop Desahuciosek, B...

admin

Txoko mitikoa arriskuan

Errenteria-Oreretako denda mitikoen zerrenda bat egin behar izanez gero, ziur Txustiren Txokoa bertan agertuko litzatekeela. Izan ere, nork ez du noizbait ogia, gozokiren bat edo txorizo ogitartekoa erosi Erdiko kaleko dendan? 1991tik du martxan negozioa Tomas Rodriguezek, eta herritar askoren denda izan da hogei urte horietan. Ez da, ordea, momenturik onenak pasatzen ari, eta duela ia zazpi urte hasi zen gatazka baten ondorioz, kaleratu egin dezakete Rodriguez. 2005ean Lekuona lokalaren jabeak, eraikin osoa goitik behera bota behar zutela jakinarazi zion dendariari. Maizterra, ordea, ez zegoen ados nagusiak proposatutako neurri horrekin, eta horren truke kalte-ordainak eskatu zizkion. Negoziazioa aurrera joan zen pixkanaka, baina azkenean ez ziren alde biak ados jarri. Handik lau urtera, jabeak berriro hasi ziren eraikin berriaren gaiarekin. Lekuonak Zumardiko lokal bat proposatu zuen, baina Rodriguez ez zegoen ados, kontratuaren baldintzak aldatuko zirelako. Eraikuntza enpresa ere sartu zen erdian maizterren irteera negoziatzeko. Orduan ere ez ziren inongo akordioetara ailegatu, eta eraikina barruan zela botako zutela esan zien. Esan eta egin: 2011ko otsailean hasi ziren obrak. Lanak geldiarazteko salaketa jarri zuen Rodriguezek, baina epaileak onartu egin zuen obrak egitea, eta lanekin jarraitu zuten. Handik gutxira, epaitegitik eskutitz bat iritsi zitzaion Rodriguezi, lokaletik kaleratuko zutela jakinaraziz. Horretarako argudioa kontraturik ez izatea [...]

admin

TAOko hiru langileen kaleratzea “bidegabea” dela esan du epaitegiak

Donostiako Gizarte Gaietarako Epaitegiak erabaki du TAOko hiru langileen kaleratzea «bidegabea» izan dela. Eyssak —Irungo TAO eta garabi zerbitzuak kudeatzen dituen enpresa— “TAO makinetan zabor poltsak jartzeagatik” kaleratu zituen hiru langile horiek, TAOko langileen grebaren harira. Epaitegiko magistratuaren arabera, “inolaz ere ez zuten merezi langile horiek kaleratzeko agindua”. Hala, Oarso Bidasoko ELAk epaiaren gaineko irakurketa egin du: “Sententziak berretsi du langileen eskubide oinarrizkoenak urratu zituela Eyssak”. ELAren ustez, orain, hiru langileak berriz ere onartu behar ditu Eyssak, eta hori argudiatzeko epaiari aipamena egiten diote sindikatuko kideek: “Gaiaren bilakaera bidegabea izan delako, eta kaleratzea ere bidegabea izan denez, langileei eman beharreko kalte-ordaina izugarria izango litzateke. Hortaz, hiru langileak berriz ere onartzeko galdegiten diogu Eyssari. ELAn ez dugu beste hipotesirik esku artean”. Epaia Donostiako Gizarte Gaietarako Epaitegiko magistratuaren arabera, TAO makinetan poltsak jartzea, sektorearen lan hitzarmenaren arabera, ez da langile bat kanporatzeko adinako arrazoia, “makina horiek ez zirelako zerbitzutik kanpo utzi, hautsi, edo desegin”. Hala, maiatzaren 23ra arte —TAOko langileek apirilaren 1ean hasi zuten greba—, makina horiek poltsekin tapatuta egotea Eyssak “baimendu” zuela dio sententziak, eta beraz, “kalteak oso-oso txikiak” izan zirela. Bildu: “Onartzea ez den beste ezer ez dugu ontzat ematen” Irungo Bilduk, TAO zerbitzutik kanporatutako hiru langileen epaiaren harira, bere [...]

admin

Sei kaleratze kasu berri aztertzen ari da Stop Deshaucios taldea herrian

Marquez familiaren kasuarekin batera, beste sei kaleratze aztertzen ari da Gipuzkoako Stop Deshaucios taldea udalerrian. Mari Carmen Marquez eta haren sendiari elkartasuna adierazteko herenegun egindako agerraldian eman zuten datu horren berri, Xabi Soto Stop Deshaucios taldeko kideak, eta Xabier Gartzia Oarsoko Babes Taldeko kideak. “Ziurrenik, Mari Carmenek bere kasua publikoki  azaltzean izan duen adoreagatik, berea bezalako egoera latza bizitzen ari diren beste pertsona batzuei kalera ateratzeko indarra eman die”, esan zuen Sotok. Halaber, halako egoeran daudenak, euren burua erruduntzat jotzetik, “biktima sentitzera”  pasatu direla gaineratu zuen Stop Deshaucios taldeko kideak, “etxebizitza, eskubide bat izan beharrean, merkantzia izatea baimendu eta bultzatu duen sistema baten biktima direlako”. Manifestazio deialdia Agerraldi horretan, Marquez familiari elkartasuna adierazteko eta kaleratzeak salatzeko biharko deitu duten manifestazioaren berri eman zuen. Beraun auzoko Pablo Sorozabal plazan hasiko da manifestazioa, 18:00etan, eta herriko kaleak zeharkatuko ditu Herriko Enparantzan amaitzeko. Guztira, 33 talde eta eragilek egin dute bat manifestazio deialdiarekin: “Alderdi politiko, sindikatu, auzo elkarte, eta askotariko eragileek babestu dute deialdia, eta bihar, egungo legedian aldaketa sakonak egiteko, eta etxebizitza duin bat bermatuko duen eredu berri bat exijituko dugu”. Halaber, kaleratzeen arazoari irtenbidea emateko erabakiak banketxeen esku uztea ez dutela onartuko esan zuten Sotok eta Gartziak. Lortutako babesarengatik, biharkoa, manifestazio [...]

admin

Marquez familiak 2.510 elkartasun sinadura jaso ditu

Marquez familiari elkartasuna adierazteko 2.510 sinadura bildu dituztela jakinarazi du gaur Stop Desahuciosek Beraungo Kutxako bulegoaren parean eginiko agerraldian. Bildutako sinadurak bulegoko zuzendariari eman dizkiote. Ertzainen presentzia izan dute agerraldian. Sinadurak ematera Kutxako bulegoan sartu direnean agertu dira, eta hiru pertsona identifikatu ondoren alde egin dute. Sei kasu berri Stop Desahuciosek jakinarazi duenez, Marquez familiarena ez da kaleratze egoeran dagoen kasu bakarra herrian, eta beste sei ere aztertzen ari da, Oarso babes taldearekin batera: “Etxebizitza, eskubide bat izatetik merkantzia bat izatea baimendu eta bultzatu duen sistema baten biktima dira. Banketxe eta espekulatzaileek izugarrizko etekina atera diote egoera horri”. Egoera hori salatzeko, manifestazioa antolatu dute larunbat honetarako. 18:00etan aterako da Beraungo Pablo Sorozabal plazatik, eta Herriko Plazan amaituko da. Herritar guztiak animatu dituzte euren atxikimendua ematera. Manifestazioarekin bat egin duten talde eta kolektiboak: Ezker Anitza Ezker abertzalea Antikapitalistak Gorripide EA PSE-EE Bildu LAB ESK CGT CCOO ELA COBAS Agustinak, Laguntasuna, Gaztaño, Fanderia, Beraun, Erdialde eta Galtzarabordako bizilagun elkarteak Gipuzkoako Stop Desahucios Errenteria-Oreretako Langabeen Batzarra Zintzilik Irratia Mikelazulo elkartea Euskal Herrian Euskaraz AEK Gazte Independentistak Gipuzkoako DRY Kepasakonlakasa Asamblea por una vivienda digna Amalatz Bilgune Feminista Oreretako gaztetxea

admin

Larunbateko kaleratzeen kontrako protesta aurkeztuko du bihar Stop Desahuciosek

Stop Desahucios eta Apoyo Oarso taldeak antolatuta, larunbatean manifestazioa egingo dute herriko kaleetan kaleratzeen kontra, eta bihar aurkeztuko dute manifestazio hori. Era berean, Marquez familiari babesa agertuko diote protesta horretan. 18:00etan...

admin

Marquez: “Krisia niretzat bizitza osorako da”

Mari Carmen Marquez eta bere gurasoak dira hipoteka ordaindu ezinda dauden kasuetako bat. Kutxabankek etxetik kaleratzeko agindua noiz emango duen zain daude. Pasa den astean udalbatzarrak kaleratze hori bertan behera uzteko eskatu zion finantza erakun...

admin

Kaleratze bat gelditzeko eskatu du Ezker Anitzak

Hilabete baten buruan Beraunen duten etxebizitza utzi beharko dute Mari Carmen Marquezen gurasoek. Donostiako epaitegiaren oharra jaso berri dute, eta Kutxabanki kaleratzeko agindua  geldiarazteko eskatu dio Ezker Anitzak. Horrez gain, gogorarazi du b...

admin
Gehiago