Etxetik kaleratzeko arriskuan dagoen herritar bati babesa adieraziko diote
Elkarretaratzea egingo dute ostegun honetan, hilak 27, Santander bankuko bulegoaren parean, Biteri kalean. Protesta hori Stop Kaleratzeak taldeak antolatu du, eta bertan babesa adierazi diote Jose Angel Serrano herritarrari eta bere familiari. Stop Kaleratzeak-ek azaldu duenez, martxoaren 6rako zehaztu diote etxebizitzaren enkantearen data, eta horrenbestez, etxetik kaleratzeko arriskuan dago.
Elkarretaratzea bukatu ondoren, udaletxeraino joango dira kalejiran, eta bertan komunikatu bat irakurriko dute.