Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Santander bankuari etxe kaleratze bat geratzeko eskatzea onartu du plenoak aho batez

admin
Bidasoa
2014/02/26
Jose Angel Serrano

Jose Angel Serrano herritarrak bere egoera azaldu du otsaileko plenoan etxetik kaleratzeko arriskuan baitago.

Udalbatza osoa ados jarri da Santander bankuari etxe kaleratze prozesu bat geratzeko eskatzeko eta Jose Angel Serrano herritarrarekin negoziazio prozesu bat hasteko. Talde guztiek bozkatu dute alde. Stop Kaleratzeak aurkeztutako mozioa aurkezteko, Serranok bere egoera azaldu zuen. Martxoaren 6an aterako dute enkantera bere etxebitza, eta horrenbestez, kalean geratzeko arriskuan dago. Emaztea eta bi seme-alabarekin bizi da. Santander bankuak zor bat erreklamatzen dio, baina Serranok adierazi duenez, iruzur baten biktima izan da. Berak dio ez zuela erreklamatzen dioten kreditu hori eskatu, eta pertsona batek bere sinadura faltsifikatu zuela.  Zor hori ez pagatzeko erabakia hartu zuen. Santanderrek, ordea, zorra eskatzen jarraitzen diola adierazi du, eta hipoteka finantza erakunde horrekin duenez, etxea erreklamatzen diola. Epaiketaren zain daude. PP hasieran mesfidati agertu zen mozioarekin, baina azkenean botoa aldatu eta aldeko bozkatu zuen. Stop Desahuciosek txalo artean hartu zuen udalbatzaren erabakia. Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasun Legea Madrilgo gobernuaren eskutik iritsi den Tokiko Administrazioren Arrazionalizazio eta Jasangarritasun Legearen aurrera, udalbatzak konstituzionaltasun ezaren errekurtsoari batzea erabaki du Espainiako Estatuan 3.500 udalek egitea espero den moduan. Ezker Anitzak eta PSE-EEk aurkeztu zuten mozioa, eta Bilduk babestu zuen. EAJ abstenitu egin zen, eta PPk kontra bozkatu zuen. Urgentziaz plenoa ateratzea bozkatu zuten lehenbizi, eta aho batez onartu ondoren, hasi zen eztabaida. Talde guztiak, PP izan ezik, legearen kontra agertu ziren. Errenteriako Ezkerrako Jose Manuel Ferradasen ustez, lege horren atzean zerbitzu publikoak pribatizatzea ezkutatzen da. Maite Peña EAK bozeramailearen arabera, udalaren autonomia eta Euskal Herriko udal eredua urratzen du legeak. Hala ere, abstentzioaren alde egin zuen, Madrilen egiten ari diren negoziaketak direla eta. PPko Jose Manuel Herzogek legea defendatu zuen, eta udal baliabideen “eraginkortasuna” bilatzen duela esan zuen. Era berean, gezurtatu egin zuen pribatizazioa bilatzen duela. PSE-EEk bat egin zuen Ezker Anitzarekin, eta zerbitzu publikoak “irizpide ekonomikoekin bakarrik” ezin direla aurrera eraman esan zuen. Bilduko Luisma Diez, azkenik, lege horrek atzerakada bat ekarriko duela azaldu zuen, eta administrazioaren zentralizaziora eramango duela gaineratu, udalari “oso konpetentzia gutxi” geratuko zaizkiola. Gainontzeko puntuak, konpromiso kredituen espedientea, aurrekontu aldaketa kredituari dagokionez eta Eskola Kontseiluaren sorrera aurrera atera ziren.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.