
Txapelketako antolatzaileei eta udalari eskatu diete Israelekin duen edozein lotura haustea eta Israelgo kirolariak txapelketatik kanporatzea.

Etxebizitza, tokiko kultura, ekipamendu publikoak eta auzoen kohesioa suspertzeko 490.000 euroko hobekuntzak proposatu dituzte.

Pasa den astean, udalak hartutako erabakiaren aurrean PSE-EEk eta EAJk Euskal Jiraren antolakuntza aldebakarrera bereganatzeko erabakia gaitzetsi du EH Bilduk.

San Migel-Anakako etxebizitzak eraikitzeaz harago, politika eraldatzaileak bultzatzeko bestelako neurriak ere ezinbestekoak direla diote.

Etxebizitzaren alorrean koalizio abertzaleak egindako lana goraipatu du Maddalen Iriartek, eta Oihana Brionesek gogorarazi du EH Bilduk alokairuzko etxebizitza publikoen parkea sortzea ahalbidetu duela Irunen.

Etorkizunari aurre egiteko, "pertsonen ongizatea bermatzen dituzten erabakiak" hartu behar direla ziur da koalizioa. Zortzi puntu nagusiz osatutako programa eraiki dute.

Irungo koalizio abertzaleak "modu positiboan" baloratu ditu Irunbus zerbitzuetan egingo diren aldaketak, baina biharko udalbatzan aurrerapauso gehiago eskatuko dituztela esan dute.

Koalizioak 2022an erregistratu zuen lehen aldiz proposamena. Hasiera batean udalak ukatu bazuen ere, orain emandako aurrerapausoen balioa nabarmendu dute.

Udal gobernuari arduraz jokatzeko eta kirol talde eta herritarrekiko errespetu handiagoa erakustea eskatu du EH Bilduk.

EH Bilduk alegazioak helarazi dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektuari, ez duelako trafikoa "behar bezala" bereizten.

Aurten, bi efemeride historikoen urteurrena izango da Euskal Herrian, eta hori dela eta, bi alderdiek adierazpen bateratua egin dute.

Udalaren emaitza kaskarrak direla eta EH Bilduk kezka azaldu du, eta 2019tik %13ak soilik aurreikusi ditu berdintasun-klausulak.

EH Bilduk Txinzerreko langileen aldarrikapenak aintzat hartu ditu, eta zuzendaritzari arduraz jokatzeko eskatu dio.

EH Bilduk antolatu du mahai ingurua, eta Rebeka Ubera eta Jesus Oñate izango dira hizlariak. Apirilaren 3an izango da, 18:30ean, Bilgunean.

Irungo EH Bilduk Energia Berriztagarriak eta Komunitate Energetikoak zikloko bigarren hitzaldia antolatu du asteazkenerako, 18:30ean, Palmera Monteron.

Irungo memoria historiakoaren jardunaldietan itzulpengintza zerbitzurik eskaini ez zela salatu zuen Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. Koalizio abertzaleak bat egin du salaketa horrekin.

Irungo EAJri arduraz jokatzeko eskatu diote, eta Jaurlaritzan ordezkaritza duten alderdiei Osasun Bidasoa Plataformak egindako eskaerak aintzat hartzea eta defendatzea.

Energia eta jasangarritasunean, justizia sozialean, berdintasunean, kirolean eta euskaran jarriko dute arreta koalizioko kideek.