
Presoei elkartasuna emateko eta etxeratzea eskatzeko espetxeen erreketa egin dute Mosku plazan, eta bertan jendetza bildu da.

San Juan Egunaren bezperarekin batera hasten dira sanmartzialak. San Juan plazan egiten duten ekitaldi ofizialaz aparte, Moskun, espetxearen erreketa antolatzen dute urtero, 21:45ean hasita.

Defentsak kasazio helegitea jarriko du, argudiatuta Sorzabalen aitortzak torturapean eginak direla.

Iratxe Sorzabal euskal presoari babesa adierazi diote dozenaka lagunek gaur goizean. Irundarrak salaketa aurkeztu du torturatu zuten guardia zibilen kontrako auzia zabal dezaten eskatzeko.

2001. urtean jarri zuen salaketa Epainiako Auzitegi Nazionaleko 13. epaitegian, baina epaileak artxibatu egin zuen.

Espainiako Auzitegi Nazionalak lehen aldiz aitortu zituen torturak, eta ebatzi "tratu gizagabea" eman ziotela ezbairik gabe. Fiskalak kasazio helegitea jarri du Espainiako Auzitegi Gorenean.

Sorzabal absolbitu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak azken bi epaiketen sententzietan. Dena den, 24 urteko kondena betetzen ari da, eta haren egungo egoera judizialaz aritu da bere abokatua.

Iratxe Sorzabali egozten zitzaion autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" dela ebatzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Iratxeren Lagunak taldeak berria "oso pozik" jaso du.

Epaimahaiak ez du froga bezala onartu fiskalak Sorzabali egozten dio gutuna, baina ez die erreferentziarik egiten torturei. Hartan, ustez, torturapean egindako polizia deklarazioan zehaztutakoak kontatzen dira.

Sare Bidasoak bi preso politiko irundarren egoera politikoari buruzko hitzaldia antolatu du. Hilaren 24an izango da, Palmera Montero gunean.

Tortura ardatz duen filma ostiralean proiektatuko da Landetxa Auzo Elkartean, 19:30ean. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal.

Euskal presoak pairatutako torturen berri eman izanak ez du «egiaztatzen» sufritu zituenik, Gorenaren arabera.

Euskal presoaren senideek azken urteetan pairatu beharreko egoera zailaz aritu da anaia. Matxoaren 25ko auzia ilun ikusi arren, ez dute amorerik emango.

Euskal preso irundarraren Espainiaratzea onetsi berri du epaileak.

Kasazio Auzitegiak balioetsi berri ditu atxilotzeko bi euroagindu horiek. Hirugarrena berriz, Parisko Apelazio Auzitegiak ikertuko du, otsailaren 20an.

Epaimahaiak ez du kontuan hartu Istanbulgo Protokoloaren arabera adituek egindako txostena (tortura salaketa berretsi zuen hura). Halere, zigorra bete arte Frantziak ez du irundarra entregatuko.

Hilaren 26an epaituko du Parisko epaileak Iratxe Sorzabal irundarra; bere aurka Madrilek egindako euroagindu eskaerak ebatziko dituzte.

Lehenengoa EH Bilduren ekimenez aurkeztu zen, bigarrena Sare mugimenduaren 'Orain presoak' kanpainaren barruan kokatzen da.

Irun, Hondarribia eta Hendaiako Iratxeren lagunek manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako (ekainak 2), euskal preso irundarraren egoera salatzeko.

Palmera Monteron izango da, 19:30ean. Xanti Cachenaut abokatuak gidatuko du saioa eta aurkezle lanetan Aritz Sorzabal kazetaria arituko da.